Berriak

Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.

Oparitu UEU Udako Ikastaroetan!

UEUk lehen aldiz opari bonoak salgai jarriko ditu. Bono hauen helburua bikoitza da, alde batetik, diru-sarrera propioak lortzeko bide berri bat irekitzea eta bestetik, garrantzitsuena, UEUren ikastaro eta liburuak ezagutzera eman, “UEU oparitu” edo “UEU erabili” mezua zabalduz.

Aukera ezinhobea duzu Udako Ikastaroetan zuretzat zein lagun batentzat ezagutza oparitzeko.

Ikusi HEMEN baldintzak.

Maiatzak 21

Udako Ikastaroetan izena emateko matrikula zabalik!

Aurten gure Udako Ikastaroek 40 urte betetzen dituzte. Egoera ekonomiko zaila bizitzen ari garen une honetan, UEUren lanaren beharrezkotasuna azpimarratu nahi dugu, eta ahalik ea matrikula gehien lortu.

  • EIBARREN ekainaren 26tik 29ra eta uztailaren 9tik 13ra
  • BAIONAN uztailaren 4tik 6ra
  • IRUÑEAN uztailaren 16tik 18ra

IKUSI gure eskaintza eta aukeratu zurea!

UEU40: lau hamarkada euskara eta unibertsitatearen alde lanean

Maiatzak 11

GARATU 2012/2013. Matrikulazio epea zabalik maiatzaren 17ra arte

UEUk 15 ikastaro eskainiko ditu Garatu 12/13 deialdian.

Garatu Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Sailak antolatutako irakasleen etengabeko prestakuntzara plana da. Garatun Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako irakasleei zuzendutako hainbat arlotako ikastaroak daude.

(informazio guztia irakurtzeko, klikatu izenburuan)

Maiatzak 08

UEUk liburuak askatu eta erdi prezioan eskainiko ditu gaur

Gaur ospatzen den Liburuaren Nazioarteko Egunaren baitan bi ekimen abiatu ditugu: alde batetik, gure liburuak erdi prezioan egongo dira eskuragari DENDAn. Egin zure aukeraketa!

Bestetik, 110 liburu askatuko ditugu Euskal Herriko campusetan jendeak topa eta UEU eta gure argitalpenak ezagutu ditzan. Gure libururen bat topatzen baduzu, kuxkuxeatu ondoren askatu ezazu zuk ere!

(Argazkia: Ion Markel)

Apirilak 20

UEUk bat egiten du martxoaren 29ko grebarekin

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) osteguneko greba-deialdiarekin bat egingo du.

Martxoaren 29ko greba-deialdia lan-eskubideen aldeko ohiko aldarrikapenetatik harago doa. Grebaren muina ez datza soilik ohiko lan-arazoetan (soldata-murrizketak, EREak, langileen kaleratzea sustatzeko erraztasunak, hitzarmen kolektiboak...). Osteguneko greba krisiaren ondorio sakonenetan zentratzen da: zehazki, sektore publikoari egindako erasoan. Hezkuntzan, eragina erabatekoa da (unibertsitatea, eskolak...). 

(Izenburuan klikatu guztia irakurtzeko)

Martxoak 28

UEU liburu digitalak argitaratzen hasi da

Paperean ez ezik, euskarri elektronikoan ere erosi daitezke dagoeneko UEUren liburuak. Oraingoz PDF formatuan topatuko ditugu 2011an argitaratutako liburuak, baina laster EPUB bezala ere eskuratu ahal izango dira. Etorkizunari begirako apustua.

(Egin klik izenburuan gehiago irakurtzeko)

Martxoak 28

Krisiari aurre eginez, UEUk inoiz baino ikastaro gehiago antolatu ditu

UEUk Ikastetxe Nagusiko udaberriko eskaintza aurkeztu du, etengabeko prestakuntza herritar guztiei zabaltzeko asmoz. Gaurkotasuna, kalitatea, gizartearen premiak eta euskarazko formazioa ardatz, inoiz baino eskaintza handiena egin du krisiari aurre egiteko asmoz.

Topatu ezazu zure intereseko ikastaroa!

(Egin klik izenburuan ikastaroen zerrenda ikusteko)

Otsailak 28

Gure irakasle izan nahi duzu?

Eusko Jaurlaritzaren GARATU programarako eta HAURRESKOLAK PARTZUERGOrako irakasle-poltsa osatzen gabiltza.

Bi ekimen hauetan UEUk prestatzen dituen ikastaroetan irakasle izan nahi baldin baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan.

(Informazio gehiago izenburuan klikatu)

Otsailak 23

Liburu bat opari otsailaren 1etik 15era, UEUko dendan

UEUren webguneko dendan otsailaren 1etik 15era bitartean egindako erosketek arlo berbereko argitalpen bat izango dute opari. 

Gure on lineko katalogoan egindako edozein erosketari, liburu edota aldizkari, gehituko diogu beste argitalpen bat. Esaterako:

  • Uztaro aldizkaria eskuratzen duzula? Giza eta gizarte zientzietako liburu bat gehituko diogu.
  • Aldiri arkitektura eta abar aldizkariaren ale bat erosten duzula? Arkitektura, lurraldearen antolakuntza, eraikuntza... gaiak jorratzen duen argitalpenen bat opari zuretzat. 
  • Gure azken liburua hautatu duzu? Robot mugikorrak. Oinarriak Informatikako liburu bat atxikiko diogu bidalketari.

Zeren zain zaude? Sartu eta aukeratu zurea!

Urtarrilak 31

Tesiker 2012 abiatu dugu! Tesia euskaraz egin baduzu, hurbildu zaitez eta sarean jarriko dugu.

Azken 5 urteotan tesien digitalizazioari ekin diogu Tesiker egitasmoaren bidez. Aurten ere horretan arituko gara eta gaur hasiera ematen diogu ekimenari. Beraz, euskaraz idatzitako eta defendaturiko tesiak bildu, sailkatu eta sarean argitaratuko ditugu aurten ere.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin batera UEUk bultzatzen duen egitasmo honekin lortu nahi da, euskal komunitate zientifikoak maila akademiko gorena ekoitzi eta ekoizten dituen lanak interneten bidez unibertsalki zabaltzea. Ekimena gauzatzeko ezinbestekoa da tesi egileek tesi-lanekin parte hartzea, noski, beraz funtsezkoa da deialdia ahalik eta zabalen eta ozenen egitea.

Tesia euskaraz egin baduzu edota egin duen norbait ezagutuz gero, hurbildu zaitez eta hitz egingo dugu. Helbide honetan gaude: tesiker@ueu.org

Zatoz!

Urtarrilak 25

< Aurrekoa | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | Hurrengoa >

Copyright @ 2012 UEU -- Bisitariak: 0