Elikagaien segurtasuna eta ekuazio diferentzialei buruzko liburu berriak

Liburu berri bi argitaratu ditu UEUk, dagoeneko gure DENDAN eskuratu ditzakezuenak bai paperean bai eta modu digitalean ere:

Elikagaien segurtasuna eta kalitatea XXI. mendean

  • Autoreak: Iñaki Etaio Alonso, Olaia Martinez Gonzalez
  • Gaiak: Elikagaiak, Segurtasuna, Kalitatea
  • ISBN: 978-84-8438-379-6
  • Argitarapen urtea: 2012
  • Orrialdeak: 204

Ikuspuntu didaktiko batetik jorratzen dira liburu honetan zehar elikagaien segurtasunarekin eta kalitatearekin lotutako gaiak.Segurtasunari dagokionez, elikagaietan ager daitezkeen arrisku nagusiak azaldu eta merkatu globalizatuan arrisku horiek antzeman eta kontrolatzeko dauden erremintak (informazioaren elkartrukerako sareak) aipatzen dira. Horretaz gain, Codex Alimentariusak proposatutako autokontrol-sistema (AKKPA/HACCP) ezartzeko eman beharreko oinarrizko urratsen inguruko argibideak eskaintzen dira.Segurtasun-bermea funtsezko ezaugarria bada ere, kontsumitzaileek bestelako alderdi batzuk baloratzen dituzte elikagaiak aukeratzeko orduan, besteak beste, nutrizio-ezaugarriak eta prestatzeko erraztasuna. Gai horiek guztiak kudeatzeko sistema integratu hedatuenak deskribatzen dira (ISO 9001, ISO 22000, IFS, BRC...). Bukatzeko, elikagaien kalitatearen azterketa hainbat ikuspuntutatik egin daitekeen arren (aldagai fisiko-kimiko, mikrobiologiko...), argitalpen honetan sentimen bidezko analisirako tekniketan ipini da arreta, kalitate-kontrolaren ikuspegirik ezezagunena eta gutxien garatutakoa baita gaur egun.

Ekuazio diferentzial arruntak askatzeko zenbakizko metodoak

  • Autorea: Elisabete Alberdi Celaya
  • Gaiak: Ekuazio diferentziala, Zenbakizko metodo, Matematika
  • Jakintza-arloak: Matematika
  • ISBN: 978-84-8438-419-9
  • Argitarapen urtea: 2012

Zientzia, ingeniaritza, ekonomia, eta beste esparru batzuetan gertatzen diren fenomenoak deskribatzeko eredu matematiko bat darabilgunean, ohikoa da ekuazio diferentzialak agertzea. Gehienetan eredu hori hain da konplexua ezen ia ezinezkoa izaten baita haren emaitza zehatza zein emaitza hurbildua ordenagailuaren laguntzarik gabe eskuz aurkitzea. Horrelakoetan lagungarri dira ordenagailu bidezko simulazioa eta baita ekuazio diferentzialak ebazteko dauden zenbakizko metodoak ere.

Liburu honetan, hasierako baliodun ekuazio diferentzial arruntak (EDAk) askatzeko zenbait zenbakizko metodori buruzko teoria eta hauen ordenagailu bidezko programazioa ikusiko ditugu MATLAB ® softwarea erabilita. Helburua da EDAren emaitza hurbildua lortzeko lana erraztuko duten baliabideak eskaintzea.

2012/10/08

Copyright @ 2013 UEU -- Bisitariak: 341629