GAZTETZEN ZAITU

Beharbada lehen aldia da UEUren izena entzuten duzula, edo ez dakizu oso ondo zer egiten dugun (eta zuetako batzuek ziur UPV/EHUrekin nahasten gaituzuela)... Horregatik, artikulu hau irakurtzera animatzen zaitugu, ziur gaudelako zuretzat interesgarria izan daitekeen zerbait badugula eskaintzeko. UEU, GUREA, EUSKALDUNA.

GU ERE, UEU

Bai, UEU pertsonek osatutako proiektua da, eta zuk ere gurekin bat egin dezazun gonbidatzen zaitugu. Lagundu iezaiguzu nor garen ezagutarazten. Partekatu itzazu gure bideoak, gure FBeko orriaren jarraitzaile egin eta Udako Ikastaro baten matrikularen zozketan sartuko zara. GU ERE, UEU!

Kanpainari buruz informazio gehiago

GAZTETZEN ZAITU

Udako Euskal Unibertsitatearen, UEU, "Ni ere, UEU" kanpainako bideoa duzu honakoa. Bertan, Ilaski Serrano eta Aines Haristoyk UEUko Udako Ikastaroetan izan duten esperientzia kontatzen dute. Erakundearen izaera soziala azpimarratzen dute biek: UEun sortzen diren harremanak eta egiten duen ekarpen pertsonala nabarmenduz. Biek UEUk gaztetzen duela adierazten dute, barre artean.

Bideoaren goian eskuinaldean dagoen irudiari eman eta elkarbanatu bideo hau Facebook-en. Horretaz gain, gure Facebook-eko orriaren jarraitzaile egiten bazara, UDAKO IKASTAROEN MATRIKULA BATEN zozketan parte hartuko duzu. ANIMATU!

Zozketaren oinarriak

2013/05/07

Copyright @ 2020 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.