Humanitate Digitalak Euskal Herritik I. Jardunaldiak

Abenduaren 18an, eta planeta osoko gizarteak kolpatu dituen krisialdi betean lehen jardunaldi inaugurual haren ondorengo kontzeptuala aurkeztuko dugu: Humanitate Digitalak Euskal Herritik I. Jardunaldiak, edo bere akronimo forman HDEH2020. Dagoeneko bertan izena emateko epea zabalik dago!

Aurtengo azpititulu edo leit motif bezala John Culkin jesulagun, irakasle, ikerlari eta humanitate digitalen aitzindariak bere lagun Marshall McLuhani buruz idatzitako gidan jasotako esaldia moldatu nahi izan dugu, gure egoera ondo jasotzen duelakoan: Tresnak sortzen ditugu, tresnek sortzen gaituzte (“We become what we behold. We shape our tools and then our tools shape us” Culkin, J.M. (1967, March 18). A schoolman’s guide to Marshall McLuhan.)

Aurten, egoeraren singulartasuna aitortu eta saio osoa online formatoan egitea erabaki dugu digitaltasunaren arriskuez hausnartzeaz gain bere aukerak baliatzeko erantzunkizuna dugula ere uste dugulako. Hala, hiru izango dira aurten landuko ditugun ardatz tematikoak:

  • Teknologia, artea, sorkuntza.
  • Ikerketa, ezagutza, zabalkundea.
  • Artxiboa, banaketa, kontsumoa.
2020/11/16

Copyright @ 2020 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.