Martin Orberi eman dio UEUk I. Merezimendu Saria

UEUk urriaren 18an egindako Ikasturte Hasiera ekitaldian erakundeak 40 urte hauetan egindako lana azpimarratu, eta laster osatuko den gobernu berriari iaz kendutako partida izenduna berrezartzeko deia luzatu dio. Aurtengoa oso urte zaila izan dela aitortu dute UEUko ordezkariek, eta eskerrak beroenak UEUko bazkide eta kolaboratzaileei eman dizkiete, emandako babes, lan, ilusio eta diruagatik, "milaka bihotzek osatutako proiektua dela frogatuz".

Ekitaldi berean, UEUren I. Merezimendu Saria Martin Orbe, 1976-1983 urte tartean UEUko Zuzendari izandakoari eman diote, euskara eta euskal kulturaren alde egindako lanaren eskertzen modura.

2012/10/18

Copyright @ 2013 UEU -- Bisitariak: 350301