+BERRIAK
UEUk ADMINISTRARI bat behar du Eibarko egoitza akademikoan lan egiteko.
Eskakizunak:
• Lanbide heziketako goi-gradua Administrazioan eta Finantzetan edo unibertsitate-gradua Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan (edo antzeko titulazioren bat). • Euskararen goi-mailako ezagutzaren agiria (EGA edo C1). • Lan-administratiboan aritzeko aplikazio informatikoen gaineko ezagutza: ofimatika aplikazioen zein enpresa/erakunde baten datuak kudeatzeko ERP sistemen ezagutza.
Ondorengo ezaugarriak ere baloratuko dira:
• Alorrean lan-esperientzia. • Euskal hezkuntza-komunitatearen ezagutza. • Euskalgintzarekiko lotura.
UEUkideek lehentasuna izango dute.
Eskaintza:
• Deskribapena: UEUren eskaintza akademikotik eratorritako kudeaketa administratiboaz arduratzea • Ezaugarriak: ◦ Lanaldi murriztua, astelehenetik ostiralera 09:30-14:30 ◦ Epealdia: 3 hilabeteko lan-kontratua (luzatzeko aukerekin) ◦ Lantokia: UEUren egoitza akademikoa (Markeskoa Jauregia, Eibar)
Interesa izanez gero, bidali mezu bat ERREF.ADMINISTRARIA izenburuarekin a.sarasua@ueu.eus helbidera, CV eguneratua atxikiz. Bidalketarako epea: azaroak 13 barne. Epaimahaiak, azaroaren 20rako jakinaraziko ditu hurrengo fasera pasako diren hautagaiak. Ezetzak zein baietzak jakinarazten dira.
Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568