UEUk teknikari akademiko bat behar du

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) TEKNIKARI AKADEMIKO bat behar du Eibarko egoitza akademikoan lan egiteko. 

Eskakizunak: 

  • Hezkuntza arloko titulazioa (Pedagogia, Gizarte-Hezkuntza...) 
  • Euskararen goi-mailako ezagutzaren agiria (EGA edo C1).  
  • Lan-administratiboan aritzeko aplikazio informatikoen gaineko ezagutza: ofimatika-aplikazioen zein enpresa/erakunde baten datuak kudeatzeko ERP sistemen ezagutza.

.

Ondorengo ezaugarriak ere baloratuko dira: 

  • Jarduera akademiko alorrean lan-esperientzia. 
  • Hezkuntza-sistemaren ezagutza. 
  • Euskal hezkuntza-komunitatearen ezagutza.
  • Euskalgintzarekiko lotura.
  • Taldean lan egiten eskarmentua.

.

UEUkideek lehentasuna izango dute. 

Eskaintza

  • Deskribapena: UEUren eskaintza akademikoaren antolaketa, lantalde akademiko baten baitan. 
  • Ezaugarriak: 

          - Lanaldi murriztua, astelehenetik ostiralera 09:30-14:30)

          - Epealdia: 4 hilabeteko lan-kontratua (luzatzeko aukerekin)

          - Lantokia: UEUren egoitza akademikoa (Markeskoa Jauregia, Eibar)

          -Hasiera data: irailak 1

Oharra:UEUren ezaugarriengatik gazteleraz jasotzen diren curriculumak automatikoki baloraziotik kanpo geldituko dira.

Interesa izanez gero, bidali mezu bat ERREF.TEKNIKARIA izenburuarekin a.sarasua@ueu.eus helbidera, CV eguneratua atxikiz. Bidalketarako azken eguna: uztailak 1 (12:00)

2022/06/17

Copyright @ 2022 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.