Berriak

Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.

Udazkeneko eskaintza ikusgai

Irailaren 1ean zabalduko dugu udazkeneko ikastaroetan matrikula egiteko epea:

Uztailak 18

ikastarONline: Moodle-ren bidez online ikastaroak sortzeko ibilbidea abiatuko dugu irailean

UEUren urteetako esperientziak bultzatuta, UEUk ikastarONline proiektu aitzindaria jarriko du martxan datorren ikasturtean. Bere bidez hezkuntza-testuinguru guztietarako baliagarri diren ikastaroak sortzeko gaitasuna sustatu nahi dugu.

ikastarONline ibilbidea modularra izango da eta orotara 120 orduko iraupena izango du, 30 orduko 4 modulutan banatuta. Modulu guztiak arrakastaz egindakoan eta proiektua gainditutakoan, UEUk online ikastaroak sortzeko gaitasuna ziurtatzen duen aditu-agiria emango dio.

Izena emateko epea irailaren 5ean zabalduko da. Ikusi informazio guztia HEMEN.

Uztailak 04

2022/2023 ikasturteko graduondokoak prest

Zabalik dago 2022/2023 ikasturteko UPV/EHUko Berezko Tituluetan izena emateko epea. Izen ematea irailaren 14ra arte zabalik egongo da eta UEU sustatzailea den heinean informazio gehiago eskuratzeko aukera duzue: 

Uztailak 04

Inoiz pentsatu duzu UEUko bazkide egitea?

Orri honetara iritsi bazara, beharbada UEUko bazkide egitea pentsatzen zabiltzalako da; eta hori albiste ona da guretzat, jende berria ezagutzea izugarri gustatzen zigulako. Aurten gainera, UEUk 50 urte betetzen ditu eta poz pozik gabiltza urteurren borobil hau ospatzen, bost hamarkada ez baitira ahuntzaren gauerdiko eztula!
Urteurrena aitzakia, hainbat helburu ditugu, eta horietako bat da gure egitura sendotzearena (guri buruz hemen gehiago irakurriko duzu). Izan ere, UEU oinarri soziala duen elkartea da. Une honetan ia 1.300 bazkide ditugu Euskal Herri osoan zehar, eta beraiek ematen digute aurrera egiteko kemena eta babesa. UEUra pertsona gehiago erakartzeko helburua ezarri diogu gure buruari, eta oraindik zalantzan baldin bazaude, hona bazkide egiteko zenbait arrazoi:

Ekainak 22

UEUk BEKADUNA websaila egin du!

UEUk “BEKADUNA” umorezko webseriea estreinatu du, bere 50. urteurrena ospatzeko helburuarekin. Proiektu hau UEUk, BIRA produkzioak eta Hiru Damatxok egin dute elkarlanean eta Mikel Irazustak eta UEUko lantaldeak egin dituzte aktore lanak. Webseriea lau kapituluk osatzen dute eta asmoa bi astetik behin UEUren youtube kanalean kapitulu berri bat argitaratzea da. Ikusi lehen kapitulua!

Ekainak 21

50. Udako Ikastaroetan gaude!

Udako Ikastaroek 50 urte betetzen dute aurten, eta aurrera doa ikastaldi berezi hau. 

Hausnarketa egiteko baliatzen ari gara bertan antolatu ditugun jardunaldi eta ikastaroak.

Irakurri blogean egin ditugun elkarrizketa eta kronikak.

Ekainak 20

“Emilio Lopez Adan: euskal iraultza libertarioaren pentsalari” liburuari buruzko hitzaldia BAIONAN

Ikasturte honetako TARTARIKA zikloari amaiera eman eta Baionako Udako Ikastaroen baitan antolatu dugu hitzaldi hau:
  • HITZALDIA: “Emilio Lopez Adan: euskal iraultza libertarioaren pentsalari” liburuari buruzko hitzaldia 
  • Hizlaria: Pako Sudupe
  • Aurkezlea: Oihana Zamponi
  • EGUNA: Uztailak 11, astelehena
  • ORDUA: 18:30
  • TOKIA: Baionako Eusko Ikaskuntzaren egoitzan (51 Jauregiberri amirala)
  • IRAKURRI Pako Suduperi egindako elkarrizketa
  • Izena emateko: komunikazioa@ueu.eus

Ekainak 20

UEUk teknikari akademiko bat behar du

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) TEKNIKARI AKADEMIKO bat behar du Eibarko egoitza akademikoan lan egiteko. 

Ekainak 17

Solasaldia ekainaren 21ean: "Artea(K) eta Akademia"

SolastUEU hitzaldi-zikloaren baitan, ekainaren 21ean, 18:00etan, online solasaldia prestatu dugu: "Artea(k) eta Akademia"

Izena emateko--> komunikazioa@ueu.eus

Ekainak 17

Copyright @ 2022 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.