Berriak

Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.

Inhar Agirrezabal: "Elitearen eta kapitalaren intereserako unibertsitateetatik aparteko Herri Unibertsitatea da UEU"

Inhar Agirrezabal Saenz de Santamaria (Zarautz, 1980). 2004. urtean ezagutu zuen UEU, arkitektura eskolan, eta urte horretan bertan Biarritzen udako ikastaroetan parte hartu zuen ikasle gisa. Segidan bazkide egin zen eta orbitan ibili ondoren 2012an eskaini zioten saileko gidaritza hartzeko Anartz Ormazarekin batera. Arkitektura estudio batean egiten du lan eta irakasle gisan jarduten IBN-IEB-UdLk (Institut für Baubiologie + Nachhaltigkeit – Insitituto Español de Baubiologie – Universitat de Lleida) eskainitako bioeraikuntza masterrean.

Ekainak 29

ZientziaK eta Euskara: eman zure iritzia!

UEUren Udako Ikastaroak "ZientziaK eta Euskara" jardunaldi birtualarekin abiatu dira. Koldo Garcia ikertzaileak eskaini du hitzaldi nagusia eta orain, sare sozialen bidez zabaldu dugu gai honi buruzko eztabaida. Eman zure iritzia!

Ekainak 15

Amaia Serrano: "Gizarteari eskainitako zerbitzu publiko gisa jarduten du UEUk, bizi dugun egoera honetan oso gutxik egiten duten bezala"

UEUrekiko lehen harremana liburuen bitartez izan zuen. Beranduago, ordea, Iratxe Retolazak aipatu zion Literatura Sailaren ardura hartzeko aukera zegoela eta, bitan pentsatu gabe lanari ekin zioten 2014. urtean. Harrezkero hainbat ikastaro antolatu, koordinatu eta eman dituzte biek, heziketa literarioarekin eta genero ikerketekin lotuak batik bat. Horietan parte hartzeak jende interesgarri mordoa ezagutzeko aukera eman diote. EHUko Irakasle Eskolan egiten du lan. Irakaskuntza eta literatura dira bere bi lan-esparruak.

Maiatzak 27

Udako Ikastaroen matrikulazioa zabalik!

Ez dago aitzakiarik Udako Ikastaroetara ez etortzeko! Ikastaro guztiek 10 euroko prezio sinbolikoa dute. HEMEN ikusi dezakezu ikastaroen zerrenda osoa.

Maiatzak 25

Josu Lopez Gazpio: "Jakintza eta interes desberdinak dituzten pertsonen sarearen erdigunea da niretzat UEU"

Donostiako Kimika Fakultateko ikasle zela ezagutu zuen UEU eta harrezkero UEUren hainbat ekimenetan gogotsu parte hartu du. UEUko unibertsitate-mailako ikasmaterialak sustatzeko laguntzei esker “Kimika orokorreko eskuliburua” argitaratu zuen. Zientziaren dibulgazioari buruzko hainbat ikastaro antolatu izan ditu Udako Ikastaroetan. 2017ko martxotik UEUKo Kimika Sailaren ardura du.

Apirilak 30

Martxel Aizpurua elkarrizketatu dugu "Erleekin solasean" liburuaren inguruan

Martxel Aizpurua Agirre biologo, hiztegigile eta erlezainak "Erleekin solasean" liburua argitaratu du UEUrekin. Bertan, erleen bizitza nolakoa den azaltzen du, modu berezi batean. Mundu hori ezagutzen ez duen kazetari batek erlauntzera bisitak egiten ditu eta hango erleekin solas eginez haien bizimoduaz jabetzen doa.

Liburuaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko elkarrizketa egin diogu. Lotura honetan ikusi dezakezue solasaldia.

Apirilak 28

Apirilak 23: UEUko liburuak erdi prezioan!

Apirilaren 23an (osteguna) -- Liburuaren Nazioarteko Egunean-- UEUk bere liburuak erdi prezioan eskuratzeko aukera emango du.

Beraz, libururen bat eskuratzekotan bazabiltza %50eko deskontuarekin lor dezakezu UEUren webguneko dendan.

Oharra: konfinamendua amaitu arte ezingo dugu liburuen paperezko bidalketarik ziurtatu. Hori dela-eta, momentuz, euskarri elektronikoko eskariak bakarrik bideratuko ditugu.

Eta gogoratu BURUXKAK gure liburutegi digitalean 400 liburu DOAN eskuratzeko aukera duzula!

Apirilak 20

"Moodle hasieratik" autoikaskuntza ikastaroa DOAN

Koronabirusa dela-eta, onlineko irakaskuntzak indar handia hartu du azken hilabetean. UEUk urteak daramatza Moodle plataforma bidezko irakaskuntza lantzen eta ikasitakoa konpartitzeko asmoz prestatu dugu ikastaro hau doan, alarma egoera bukatu bitartean. 

Apirilak 08

Irakaskuntza masterreko aurrematrikula egiteko azken egunak!

UEUk, UPV/EHUren zentro atxiki gisa, euskaraz eta online eskainiko du irakaskuntza masterra 2020/21 ikasturtean.

Master honek DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzea du helburu. Ondoko espezialitateak eskainiko ditugu: Natur Zientziak eta Matematika, Giza eta Gizarte Zientziak eta Hizkuntza eta Literatura. Guztira, 120 plaza eskainiko ditugu.

Dagoeneko aurrematrikula epea zabalik dago maiatzaren 25era arte. Informazio guztia eta izena emateko, HEMEN.

Apirilak 01

Luixa Reizabal: "Euskal Herriko Unibertsitatea da niretzat UEU, hau da, Euskal Herri osoa hartzen duen Unibertsitate Euskalduna"

Luixa Reizabal Arruabarrenak (Donostia, 1964) 1994. urtearen bueltan ezagutu zuen UEU. Izan ere, urte horretan eman zuen Iruñean bere lehen ikastaroa. Hurrengo urtean, berriz, UZTARO aldizkarian argitaratu zuen lehen artikulua eta 1997an, lehen liburu-kapitulua. Une horretatik aurrera, estua izan da UEUrekin izan duen harremana eta egun, Eneko Mendiluze Plazarekin batera, Psikologia Saileko Sailburua da. UEUko kide izateaz gainera, EHUko irakaslea da 1995etik. Hain zuzen ere, garapenaren eta hezkuntzaren psikologiarekin zerikusia duten gaien irakaskuntzan zein ikerketan dabil lanean, bereziki hezkidetzan.

Martxoak 31

Copyright @ 2020 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.