Berriak

Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.

Hondakinei buruzko hitzaldia, Iñaki Petxarromanen eskutik

UEUn Hondakinen kudeaketa eta tratamendua graduondokoaren barne Iñaki Petxarromanek berriki argitaratu duen “Su haietatik ke hauek” liburuaren aurkezpena eta hitzaldia antolatu dugu. «Nork esan behar zigun, herri honetan gertatu diren guztiak gertatuta, azkenean hondakinak izango zirela herrialde honetako eztabaidagai nagusia?». Horrela hasten da Txalaparta argitaletxearen webguneko liburuaren aipamena. Gaur egun Gipuzkoan hondakinen inguruan dagoen gatazkak erro sakonak ditu, eta horren gaineko gaineko begirada pribilegiatua izan du Iñaki Petxarromanek, kazetari gisa hasiera-hasieratik jarraitu baititu errauste plantak egiteko proiektuen gaineko gorabehera guztiak, lehen eskutik jasotako informazioarekin sarri.
  • Tokia: Eibarren, UEUren Ikastetxe Nagusian, Markeskoa Jauretxean.
  • Data: 2013ko otsailaren 8an, ostirala.
  • Ordua: 18:00etan.
  • Hitzaldi irekia da, doanekoa eta ez da aurrez izena eman behar.

(Argazkia: Txintxarri)

Otsailak 06

Sistemaren krisia gainditzeko modukoa da. Hitzaldia

Gaur egun bizi dugun krisi ekonomikoak gizarteko arlo guztiak hartu ditu, krisi globala dela esaten da. Krisi honetatik irteteko bideak badaudela erakutsi eta horren gaineko hausnarketa bat egitea nahi da hitzaldi honetan.

Hitzaldia UEUren Ekonomia sailak antolatu du.

Hitzaldia: Sistemaren krisia gainditzeko modukoa da.

  • Data: 2013ko otsailaren 5ean, asteartea.
  • Ordutegia: 19:00-21:00.
  • Tokia: Bilbon, La Bolsa Udaltegian.
  • Hizlariak: Jabier Lertxundi eta Koikili Lertxundi, Itzarri Consulting.
  • Hitzaldi irekia eta doanekoa da, ez da aurrez izena eman behar.

Urtarrilak 29

Herri indigenei buruzko liburua

UEUk "Ama lurraren zaindari lumadunak: herri indigenak nazioartean" liburua argitaratu berri du. Joseba I. Arregi Orue da egilea.

-

1992tik hona indigenek nazioartean erdietsi dituzten lorpen handienak deskribatzen dira liburu honetan. Ekologiari dagokionez, indigenen lurraldeetan ematen den biodibertsitatea haiek berek egindako kudeaketa iraunkorraren ondorio dela frogatu ahal izan dute jendaurrean, eta nazioarteko dokumentu askotan aliatu estrategiko moduan agertzen dira horregatik. Izan ere, herri indigenen paradiplomaziak onarpen maila handia jaso du: Lantalde propioa NBEn eta ondoren 2007ko beren eskubideen aldeko aldarrikapen unibertsala izanik. Guzti hau posiblea izan Laugarren Munduaren izenpean herri indigenek osotzen duten nazioarteko mugimenduari esker.

(Gehiago irakurtzeko klikatu izenburuan)

Urtarrilak 25

Iruñean, Ondare kulturala eta Amurizarekin ikastaroa

NUPen ‘Kultur Jarduerak’ atalaren barne UEUk eskaintzen dituen ikastaroetako bat da ondare kulturalarena. Unibertsitateko kideei zuzendutako eskaintza bada ere, interesa daukan edonori irekia dago. Ikastaroaren inguruko xehetasunak: Ondare kultural ez-materiala: identitatea eta imaginario kolektiboa ezagutu.

  • Datak: otsailaren 20tik maiatzaren 8ra (asteazkenetan)
  • Iraupena: 20 ordu.
  • Ordutegia: 17:00-19:00
  • Tokia: Iruñean, NUPen.
  • Irakaslea: Gaizka Aranguren, Labrit Multimedia.
  • Izen ematea irekita dago.

Iruñeko Komunikabideak Fundazioaren eskutik, UEU eta Nafarroako Bertsozale Elkartea laguntzaile dituelarik, Xabier Amurizarekin ondoko mintegia antolatu da: Zazpi ebidentzia birjaiotzarako mintegia.

  • Datak: otsailaren 2 eta 9an (larunbatak)
  • Ordutegia: 10:30-13:30
  • Tokia: Iruñean, Euskokultur Mintegian (Baratzeetako zeharkalea, 2 behea)
  • Izen ematea irekita dago.

Urtarrilak 24

Komunikazio eraginkorrerako teknikak ikastaroa DOAN

EAEko Langile eta Langabetuen formaziorako Hobetuz plangintzan, UEUk Komunikazio eraginkorrerako teknikak ikastaroa antolatu du. Hobetuz programako ikastaroak DOAN dira, eta UEUren eskainitako ikastaro hau, euskara hutsean eskainiko den ikastaro bakarrenetakoa da.

Ikastaroari buruzko informazioa:

Urtarrilak 09

Udako Ikastaroetarako ideiarik baduzu?

40. ikastaldi arrakastatsuaren ondoren, indarberrituta eta gogotsu ekiten diogu hurrengo Udako Ikastaroen antolaketari. Aurtengo esperientzia eta emaitzak oso garrantzitsuak izan dira UEUrentzat, batez ere, bere errekonozimendua eta beharra azpimarratzeko, eta horrexegatik esperientzia hau ezin da ekimen puntuala izan eta 2013an arrakasta errepikatu (edo hobetu!) nahi dugu. Horretarako, zuen parte hartzea ezinbestekoa dugu.

Ikastaroetarako proposamenak bidaltzeko aukera irekitzen dugu orain eta UEUren blog akademikoan dituzue oinarriak.

40+1. urteurrenerako zuen proposamenak ongi etorriak izango dira!

Azaroak 29

Euskaraz bizi nahi dugu!

UEU 40 urte daramatza euskara eta unibertsitatearen arteko zubiak eraikitzen, euskaraz ikasi, irakatsi eta ikertu nahi dugulako.

Euskaraz bizi nahi dugulako.

Azaroak 28

UEU XARE azokan

Azaroaren 23 eta 24an XARE, Euskarazko Teknologia Berrien Azoka (www.xare.eu) egingo da Donostiko Kursaalean. Egitasmo honen helburu nagusia IKTen alorrean eta orokorrean kultura digitalean, euskararen erabilpena sustatzea da.

UEUk azokan parte hartuko du azaroaren 24an, larunbatean 12:30etan, wwww.unibertsitatea.net atarirako martxan jarri ditugun Android aplikazioak aurkeztuz.

Azaroak 21

Copyright @ 2013 UEU -- Bisitariak: 349910