Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.
Hauek dira ikastaro horien oinarrizko ezaugarriak:
- Ikastaroak: 2 izango dira, ikasleen adinaren arabera
- Lekua: Eibar
- Egunak: Urtarrila-Otsaila eta Martxoko 9 larunbata:
(Informazio gehiagorako, sakatu izenburuan)
Azaroak 14
UEUk unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko hiru diru-poltsatarako deia egiten du. Poltsa bakoitzaren iraupena gehienez urtebetekoa izango da eta diru-zenbatekoa, 1.000 eurokoa. Jakintza-arlo guztietara irekita dagoen deialdia duzu hau. Poltsaren oinarriak web gune honetako Deialdiak atalean topatuko dituzu.
GAUR DA (azaroak 15) DOKUMENTAZIOA AURKEZTEKO AZKEN EGUNA.
Azaroak 12
Biak Google Play-en aurki daitezke. Animatu eta probatu!
Urriak 31
Eskaintza oparoa antolatu dugu udazken honetan Iruñean.
Alde batetik, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuarekin sinatutako hitzarmenaren baitan, irakasleen etengabeko prestakuntzara zuzendutako UEUren ikastaro batzuk homologatu dira:
Bestetik, NUPekin elkarlanean beste ikastaro bat ere prest dugu:
Azkenik, UEUk eta Orreaga Iritzi taldeak elkarlanean ondoko hitzaldi-zikloa eskaintzen dute Iruñean: (gehiago irakurtzeko sakatu izenburuan)
Urriak 23
UEUk urriaren 18an egindako Ikasturte Hasiera ekitaldian erakundeak 40 urte hauetan egindako lana azpimarratu, eta laster osatuko den gobernu berriari iaz kendutako partida izenduna berrezartzeko deia luzatu dio. Aurtengoa oso urte zaila izan dela aitortu dute UEUko ordezkariek, eta eskerrak beroenak UEUko bazkide eta kolaboratzaileei eman dizkiete, emandako babes, lan, ilusio eta diruagatik, "milaka bihotzek osatutako proiektua dela frogatuz".
Ekitaldi berean, UEUren I. Merezimendu Saria Martin Orbe, 1976-1983 urte tartean UEUko Zuzendari izandakoari eman diote, euskara eta euskal kulturaren alde egindako lanaren eskertzen modura.
Urriak 18
Liburu berri bi argitaratu ditu UEUk, dagoeneko gure DENDAN eskuratu ditzakezuenak bai paperean bai eta modu digitalean ere:
Urriak 08
Erosketa gauzatzeko erregistratu behar zara: jarraitu erosketa egiterakoan azaltzen diren pausuak eta, ondoren, zure e-postan kontua aktibatzeko mezua jasoko duzu.
Irailak 28
Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) langileen batzarrak bat egin du biharko greba deialdiarekin, eta, horrenbestez, UEUko egoitzak itxita egongo dira biharko egunez.
Irailak 11
Ikastaro eskaintza oparoarekin dator UEU ikasturte berrian.
Uztailak 09
Hezkuntza Sailaren GARATU programaren barne 2012ko azarotik 2013ko ekainera bitartean emango diren ikastaroetan izena emateko epea ireki da.
Izena emateko bi bide daude:
Araba. San Prudencio, 18 -bajo. 01005 – Vitoria-Gasteiz
Bizkaia. Gran Vía, 85. 48011 – Bilbao
Gipuzkoa. Andia, 13. 20004 – Donostia
(Ikastaroen zerrenda ikusteko egin klik izenburuan)
Uztailak 04
Copyright @ 2013 UEU -- Bisitariak: 350301