Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.
Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskalari eta ikertzailea omentzeko, honen izena duen ikerketa-beka sortu zuen 2001. urtean. Ikerketa esparruak Juan San Martinek bere bizitzan zehar landutako honako hauek dira: Antropologia, linguistika, filologia, toponimia, filosofia, literatura, botanika, artea, historia, kazetaritza, etnologia, mendizaletasuna eta zuzenbidea. Aurtengo deialdiak MENDIZALETASUNA izango du ikerketa-gai eta irabazleak 9.000 € saria eskuratuko du.
2011ko deialdiko izena-ematea zabaldu da. Interesatuok irailaren 1etik urriaren 11ra bitartean aurkeztu ditzakezue eskaerak honako helbidean:
Eibarko Udaleko Herritaren Zerbitzurako Bulegoan
-PEGORA-
Untzaga plaza z/g
20600 Eibar
Tel. 943 708 400
Irailak 07
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Lanbide Heziketa irakasleak trebatzeko landutako planaren baitan, UEUk ikastaro bat eskainiko du: Merkataritza establezimendua kudeatzea eta administratzea. Ntics. Aplikazio informatikoak
Deialdi honetan izena emateko epealdia zabalik dago.
Irailak 05
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako, Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako irakasleei zuzenduriko, GARATU 11/12 programako eskaintzaren baitan 16 ikastaro UEUren eskutik jaso ditzakezu.
Honezkero 2011ko azarotik 2012ko ekaina bitartean egingo diren ikastaroen izena emateko epealdia zabalik dago irailaren 5etik irailaren 23 arte, adi beraz interesatuok! Izena emateko Hezkuntza Saileko webgunera jo behar da: GARATU
Jarraian UEUk antolaturiko ikastaroen inguruko informazioa zehatza duzue.
Irailak 05
Uztailak 21
Uztailak 18
Uztailak 11
Ekainak 27
Aurtengo udako ikastaroetan izena emateko epea dagoeneko zabalik dago.
MURGILDU lelopean egingo diren ikastaroen data eta tokiak hauexek izango dira:
Argi ibili, talde txikiak onartuko ditugu eta azkar osatzen baitira!
Informazio gehiago eta matrikula HEMEN
Zabaldu ezazu udakoen BIDEOA!
Ekainak 01
Otsailean Euskal Herri osoko 80tik gora hedabidek (tartean UZTARO eta ALDIRI aldizkariak) bertara deitu zintuztegun euskarazko hedabide ez publikoen sektoreak egungo krisiaren aurrean bizi duen egoeraren berri emateko. Besteak beste, iragarri genuen hurrengo hilabeteetan euskal gizarteko instituzio eta alderdiekin biltzeko asmoa genuela, eta hala egin dugu. (Horren berri eman da gaur agerraldi batean Donostian, eta publizitate kanpaina bat ere aurkeztu da).
Maiatzak 19
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntzarako antolatzen duen GARATU programan, 11/12 ikasturtean, UEUren eskutik jaso daitezkeen ikastaroak hauek dira. Irakasle bazara, beharbada interesatzen zaizkizu guk eskaintzen ditugun ikastaroak:
Izena emateko epea maiatzaren 10an amaitzen da.
Maiatzak 17
Copyright @ 2013 UEU -- Bisitariak: 340185