Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntzarako antolatzen duen GARATU programan, 11/12 ikasturtean, UEUren eskutik jaso daitezkeen ikastaroak hauek dira. Irakasle bazara, beharbada interesatzen zaizkizu guk eskaintzen ditugun ikastaroak:
Izena emateko epea maiatzaren 10an amaitzen da.
Maiatzak 17
UEUko Informatika Sailak eta Enpresa Digitalak antolatuta, gaur egingo da Informatikari Euskaldunen VIII. Bilkura Donostiako Teknologi Elkartegian. Edizio honetako gai nagusia gizarte-sareak dira, eta zer egokiago egun osoko hitzaldi eta solasaldien berri twitter bidez ematea baino! Gure helburua, entzule gisa joan ezin duzuenoi bertan gertatzen dena kontatzea izango da. Jarraitu gaitzazue Twitterreko helbide hauetan:
Maiatzak 11
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak "Lanbide Heziketako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana 2011/2012" osatzeko deialdia argitaratu berri du, hau da, datorren ikasturterako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko deialdia argitaratu du.
UEUk, aurreko urteetan egindako bidetik, programa honetan parte hartuko du. Eta mezu honen bitartez, gurekin batera, datorren ikasturtean Lanbide Heziketarako prestakuntza planean irakasle moduan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizugu, esperientzia aparta izateaz gain, ekonomikoki ere oso erakargarria dela uste baitugu.
(Egin klik izenburuangehiago irakurtzeko)
Apirilak 26
Informatikari Euskaldunen VIII.Bilkurako aurtengo gaia gizarte-sareak izango dira. Jardunaldia maiatzaren 12an izango da Miramonen, Donostian. Gaur da matrikulatzeko AZKEN EGUNA. Matrikula doan da baina behar-beharrezkoa izango da aldez aurretik izen-ematea egitea aipatutako datetan.
Apirilak 01
UZTARO Giza eta Gizarte Zientzien aldizkariaren helburua giza eta gizarte-zientziei buruzko artikuluak argitaratzea da 1990. urtez geroztik: ekonomia, zuzenbidea, psikologia, pedagogia, filosofia, kazetaritza, soziologia, soziolinguistika, linguistika, glotodidaktika, literatura, itzulpengintza, ikasketa klasikoak, artea, musika, historia eta geografia. Jakintza-alor hauetako artikulurik idatzita/idatzi behar baduzu, Uztaro aldizkarian argitaratu dezakezu.
(Egin klik izenburuan gehiago irakurtzeko)
Martxoak 04
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak GARATU 2011/2012 osatzeko deialdia argitaratu berri du, hau da, datorren ikasturterako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko deialdia argitaratu du.
UEUk, aurreko urteetan egindako bidetik, Garatu programan parte hartuko du. Eta mezu honen bitartez, gurekin batera, datorren ikasturtean GARATUn irakasle moduan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizugu, esperientzia aparta izateaz gain, ekonomikoki ere oso erakargarria dela uste baitugu.
(Egin klik izenburuangehiago irakurtzeko)
Martxoak 02
Oraindik udaberriko eskaintzako hainbat ikastaroetan izena eman dezakezu:
Martxoak 01
Otsailak 24
TESIKER euskaraz egindako dokumentazio akademiko unibertsitarioaren argitalpen digitala eta kontsulta publikoa ahalbidetzeko proiektua da, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikorako Sailburuordetzaren eta UEUren arteko lankidetzak bideratuta. Egunotan aurtengo deialdia zabaldu dugu tesi egileen artean. Tesi egile bazara edo tesia defendatu duen ezagunen bat baduzu, baliatu aukera hau ikerketa-lanak ezagutarazteko. Ez utzi gerorako, jarri gurekin harremanetan. (Gehiago irakurtzeko egin klik izenburuan)
Otsailak 18
Inguma euskal komunitate zientifikoaren datu-basearen bloga dagoeneko sarean dago: Ingumak Laborategian. Datu-baseko edukien eguneraketa berriak ezagutarazi, dokumentazio lanari buruz hitz egin, alor honetan lagungarri diren baliabide informatikoak aztertu eta zientzia euskaraz eta sarean partitzea izango da bere egitekoa.
Otsailak 14
Copyright @ 2013 UEU -- Bisitariak: 342063