Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.
Igandean bizitzakoa zoragarria izan da! UEUk KORRIKAn kilometro nazionala izan du bere 50. urteurrena ospatzeko eta UEUkide asko hurbildu dira #ElkarEkin korrika egitera. Jose Ramon Etxebarria UEUkide historikoak, Mari Karmen Menika Idazkari Nagusi-ohiak eta Ane Sarasua Idazkari Nagusiak eraman dute lekukoa. Mila esker UEUko familia ederrari; gora KORRIKA eta gora UEU!
Apirilak 11
Apirilak 06
Apirilak 04
|
Apirilak 04
Apirilak 5, asteartea, 18:00etan: "Online irakaskuntza"
Martxoak 21
Martxoak 14
EUk 50 urte betetzen dituela ospatzeko, Eibarko KORRIKA kulturalaren baitan BARREDROMOA MARKESKOAN ekitaldia antolatu dugu. Saio honetan UEUko bazkide eta lagunek (tartean eibartarrak) zientziaz, unibertsitateaz eta UEUri buruzko umorezko bakarrizketak taularatuko ditugu. Barre egin nahi duzu? Zatoz Maskeskoako Barredromora!
Martxoak 03
SolastUEU zikloaren helburua UEUkideontzat eta euskarazko komunitate akademikoarentzat interesgarriak diren gaiak lantzea da, unibertsitateaz eta euskararen paperaz hausnartzeko. Hurrengo hitzaldia hauxe izango da:
Martxoak 28, asteazkena, 18:00etan: "ALDIRI. Arkitektura eta Abar aldizkariaren 12 urteko esperientzia"
12 urteko ibilbidearen ondotik ALDIRI aldizkariak agur esan du. Solasaldi honetan proiektu honek suposatu duena azalduko dute bertako egileek.
Otsailak 28
UEUk eta Ipar Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzak "Akademiatik Tartarika" hitzaldi-zikloa martxan jarri dugu ikasturte honetan unibertsitate gaiak Ipar Euskal Herriko gizarteari hurbildu eta eztabaida sustatzeko helburuarekin. Hurrengo hitzaldia hauxe izanen da:
MARTXOAK 3an, osteguna
Otsailak 25
SolastUEU zikloaren helburua UEUkideontzat eta euskarazko komunitate akademikoarentzat interesgarriak diren gaiak lantzea da, unibertsitateaz eta euskararen paperaz hausnartzeko. Lehen hitzaldia hauxe izango da:
Otsailak 20
Copyright @ 2022 UEU -- Bisitariak: 683568