Berriak

Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.

Espetxe barneko zuzenbideari buruzko hitzaldia Baionan

  • HitZALDIA: "Espetxe barneko zuzenbidea: azterketa konparatu bat”
  • Hizlaria: Joana Falxa (Zuzenbide pribatu/zientzia kriminaletan doktorea. Konferentzia irakaslea)
  • Aurkezlea: Pauline Guelle (UEU)
  • Eguna: Abenduak 14, asteartea
  • Ordua: 18:00etan
  • Non: BAIONAko Eusko Ikaskuntzako aretoa

Bertan izena emateko idatzi mezu bat komunikazioa@ueu.eus helbidera.

Azaroak 30

COVID-19aren ondorioei aurre egiteko Jaurlaritzak emandako laguntzak gainerako euskarazko komunikabideei zabaltzeko eskatzen du Hekimenek

Eusko Jaurlaritzak bost milioi euro bideratu ditu hedabideak laguntzeko. Euskararentzat, ordea, % 6,6 besterik ez. UEUk jarrera hori deitoratu eta bat egiten du euskarazko hedabide guztietara zabaltzeko Hekimenen eskariarekin. Euskarazko zientziaren dibulgazioak eta UZTARO Giza eta Gizarte Zientzien aldizkariak eta ALDIRI. Arkitektura eta Abar aldizkariak ere laguntza behar dute.

Azaroak 25

Jose Ramon Etxebarriari eman diote Lekuona saria

Atzo Jose Ramon Etxebarria UEUkideak eta Xabier Amurizak 2019 eta 2020ko Eusko Ikaskuntzak ematen dituen Lekuona sariak jaso dituzte. Jose Ramonek bere burua irakasletzat daukala eta horrek eman diola bizia aipatu du. Ikasleek, berriz, bizitasuna ematen diote. Bere lana elkarlana izan dela nabarmendu du. Zorionak, Jose Ramon!

Azaroak 24

UEU Durangoko Azokan: egiguzu bisita!

Abenduaren 3tik 8ra egingo da Durangoko Azoka, eta bertan izango da UEU ere. Barrenkale 20an egongo gara zuen zain 50. urteurreneko sorpresa batzuekin! Gure nobedade guztiak izango ditugu bertan.

Azaroak 19

Hezi-Ola: eskola, kultura, aisia eta euskara elkarri begira

Hezi-Ola: eskola, kultura, aisia eta euskara ikastaroa Gasteizko Udalak antolatu du Gasteizko Berritzegunea, Oihaneder Euskararen Etxea eta UEUrekin elkarlanean. Euskarari eta euskal kulturari buruz ari garela, zer jakin behar du Gasteizko gazte batek derrigorrezko hezkuntza amaitzen duenean? Galdera horri erantzuten saiatuko gara ikastaro honetan. Izena ematea zabalik dago.

Azaroak 18

"Latinoamerikaren zain urratuak" liburua euskaratu du Iñaki Alegriak

Duela 50 urte Eduardo Galeanok idatzi zuen “Latinoamerikaren zain urratuak” liburua euskarara itzuli du Iñaki Alegriak, UEUk argitaratuta. Kolonialismoaren azterketarako derrigorrezko liburu hau euskaraz egotearen garrantzia azpimarratu du, bai eta gaur egun oraindik duen egunerokotasuna ere. Gure dendan duzue eskuragai.

Azaroak 10

"Online irakaskuntzaren testuinguruak eta horietarako eredu pedagogikoak" webmintegia

Azaroaren 17an "Online irakaskuntzaren testuinguruak eta horietarako eredu pedagogikoak" webmintegia egingo dugu. Une honetan, ikasteko eta irakasteko prozesuak gero eta testuinguru dinamiko gehiagotan gauzatzen ari dira. Ondorioz, eredu teknopedagogikoen garrantzia handia da, horiei esker izango baitugu testuinguru-aniztasun horretako funtsezko hainbat alderdi aztertu eta interpretatzeko modua: ikastaroen diseinu didaktikoa, interakzioaren kudeaketa, e-jarduerak edo ebaluaziorako prozedurak, besteak beste.

Izena eman nahi baldin baduzu, bidali zure izen abizenak komunikazioa@ueu.eus helbidera.

Azaroak 03

Ekonomialari euskaldunen II. BIltzarra jarraitu zuzenean

Azaroaren 26an Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarra egingo dugu Bilbon, Ekonomisten Elkargoa eta UPV/EHUrekin elkarlanean. Federico Krutwig, lan merkatua eta administrazio kontseiluetako emakumeen egoera eta kooperatibismoa izango ditugu azterketagai, besteak beste. Zuzenean jarraitu dezakezu.

Urriak 28

Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa II. jardunaldiak: jarraitu zuzenean

Ahotseneak, Oinherrik, Bertsozale Elkarteak eta UEUk "Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa" II. jardunaldia(k) antolatu dugu "Nola sozializatzen gara kulturgintzan eskolaz kanpo?" izenburupean. Senpere, Laudio eta Lesakako jardunaldiak eginda, Azpeitian amaituko dira topaketak larunbat honetan. Zuzenean jarraitu dezakezue.

Urriak 27

"Bertsolaritza, feminismoa, eta ahalduntze kolektiboa" hitzaldia Senperen

  • Hizlariak: Miren Artetxe (Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen liburuaren koordinatzailea)
  • Aurkezlea: Oihana Zamponi (Eusko Ikaskuntza)
  • Eguna: Azaroak 5, ostirala
  • Ordua: 18:30etan
  • Non: SENEPEREko Larraldea etxean

Bertan izena emateko idatzi mezu bat komunikazioa@ueu.eus helbidera.

Urriak 25

Copyright @ 2022 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.