BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Ezagutzaren politikak: zientziaren kultura berrirako oinarriak

Autoreak:
Eneka Albizu Gallastegi, Xabier Barrutia Etxebarria, Andoni Eizagirre Eizagirre, Andoni Ibarra , Ignacio Mendiola , Mikel Olazaran , Beatriz Otero , Hannot Rodriguez , Joseba Felix Tobar Arbulu, Jon Umerez , Mikel Zurbano Irizar
Gaiak:
Ekonomia, Filosofia, Soziologia
Jakintza-arloak:
Ekonomia, Filosofia, Soziologia
ISBN:
978-84-8438-091-2
Argitarapen urtea:
2007
Orrialdeak:
218
Ezagutza zientifikoaren dinamika politikoak ikertzea funtsezkoa da. Liburu honetan, azken urteotan eremu zientifikoan nabarmentzen ari diren gai nagusiak bildu ditugu: komunitate zientifikoan interes ekonomikoek lehenesten dituzte ikerketa-lerroak, aukera teknologikoak eta zientziaren erregulazio-politikak; zientzialarien ariketarako printzipio motibagarriak orain apenas diren kuriositatea eta askatasuna; zientzia ez da inuzentea eta herritarren pertzepzioak kritika ugarirako iturri oparoa dira; ezagutzaren eta gobernuen arteko harremanak moldatzearekin, zientzia-politikek izaera, ardura eta helburu berriak dituzte. Aukera bat izan zitekeen irudi tradizionala hautsi den argudiopean, fatalismoari amore ematea edo iragan oparo bezain inuzentea loriatzea. Guk, ordea, dinamika garaikideak aztertuz eta gizartean ardazturiko kultura zientifiko bat proposatuz, urteotako bilakaera ezagutu, lerroarteak arakatu eta irakurketa konplexuagoa aurkeztu nahi izan dugu. Bi mailatan osatu dugu zientziaren sozialitate berria: batetik, gure bizitzek ahalbidetzen dituzten ezagutza zientifikoa ekoizteko eta balioztatzeko estruktura sozial, ekonomiko zein politikoak ikertu ditugu; eta, bestetik, garaiko bizitza sozialean lehentasuna duen kultura epistemologikoa aztertu dugu. Horien irakurketa kritikoarekin, zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-politiken oinarri zibikoak ahalbidetuko dituen elaborazio teorikoan sakontzeko ildoak atzematen saiatu gara.

Erosi

Autorearen beste argitalpen batzuk

Copyright @ 2012 UEU -- Bisitariak: 0