Gizarte-ezagutzaren garapena nerabezarora arte
- Autorea:
-
Luixa Reizabal Arruabarrena
- Gaiak:
- Gizartea, Garapena, Nerabezaroa
- Jakintza-arloak:
- Psikologia
- ISBN:
- 978-84-8438-098-6
- Argitarapen urtea:
- 2007
- Orrialdeak:
- 484
Jaiotzen diren unetik, gizakiak oso konplexua den gizarte-sistema batean murgiltzen dira. Sistema horretan bizirauteko, ezinbestekoa da horren inguruko ezaguera garatzea. Besteak beste, ikasi behar dute pertsonez eta haien arteko harremanez; aberria, politika, ekonomia eta antzeko sistema sozialen funtzionamenduaz; bakea, gerra eta beste hainbat kontzeptu sozialen esanahiaz eta arau moralez. Hala, esku artean duzun liburuaren helburua, hau da: gizarte-sistema osatzen duten hainbat gairi buruzko ezagueraren garapena deskribatzea eta horren inguruko hausnarketa bultzatzea. Helburu hori lortzearren, liburua sei ataletan banatu dugu. Lehenengoan, gizarte- ezagutzaren garapena delako ikerketa-eremuari dagozkion oinarri kontzeptual eta metodologikoak azalduko dira. Bigarren atalean, berriz, testuinguruak gizarte- ezagutzaren garapenean duen eragina izango da hizpide. Hirugarren, laugarren eta bosgarren ataletan, gizarte-ezagutza osatzen duten eremuei (pertsonartekoari, sozietalari eta moralari) dagozkien hainbat gairen ezagutzaren garapena deskribatuko da. Azkenik, seigarren atala esku-hartzeari dagokio. Atal bakoitza osatzen duten kapituluen amaieran, zenbait ariketa proposatzen dira, irakurritakoa hobeto ikasi eta horren inguruko hausnarketa bultzatzeko. Funtsean, liburua idatzi dugu gizarte-ezagutzaren garapenari euskaraz hurbiltzeko tresna izan dadin. Irakurleak erabaki dezala ea lortu dugun!