Hizkuntza idatziaren didaktika Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan
Autoreak:
Itziar Alonso Arbiol, Nekane Balluerka Lasa, Arantxa Gorostiaga Manterola, Mikel Haranburu Oiharbide
Gaiak:
Psikologia, Hizkuntzaren didaktika
Jakintza-arloak:
Psikologia
ISBN:
978-84-8438-166-2
Argitarapen urtea:
2008
Orrialdeak:
217
Idazketaren ikaskuntzako eboluzio-faseak aztertzen dira lehenik. Jarraian, idazketa-prozesuaren faseak eta fase bakoitzean gerta daitezkeen disgrafiak agertzen dira: planifikaziokoak, sintaktikoak, disfonetikoak, diseidetikoak, mugikorrak. Gero, disgrafien etiologiari atal bat eskaintzen zaio, eta, ondoren, disgrafiak diagnostikatzeko eta haietan esku hartzeko hainbat tresna eta bitarteko agertzen dira. Atal berezi bat eskaintzen zaio Kontzientzia Fonologikoak idazketa- eta irakurketa-nahasteetan duen eraginari. Jarraian, idazketaren hastapenak irakasteko programa baten berri ematen da. Bukatzeko, idazketa-nahasteen eta garuneko eskualde batzuen morfologia eta funtzionamenduaren arteko harremanak aztertzen dira.