Ikerkuntza psikologian: Ikerketa-baldintzak eta diseinuaren baliotasuna (2. argitalpena)
- Autoreak:
-
Nekane Balluerka Lasa, Xabier Isasi Balanzategi
- Gaiak:
- Psikologia
- Jakintza-arloak:
- Psikologia
- ISBN:
- 978-84-8438-089-4
- Argitarapen urtea:
- 2007
- Orrialdeak:
- 218
Liburu hau Psikologian, bereziki, eta Gizarte eta Osasun Zientzietan, oro har, ikerkuntza egin nahi duten ikasle eta profesionalei zuzenduta dago. Bertan, bere ikerketan emaitza fidagarri eta baliagarriak lortu ahal izateko jarraitu behar dituen arau nagusienen multzoa eskaintzen zaio ikertzaileari. Horrela, liburua ikerkuntzari lotutako kontzeptu garrantzitsu batzuk azalduz hasten da. Jarraian, Psikologian ikerkuntzarako erabiltzen diren mota nagusienetako metodologia eta diseinuak aztertzen dira, diseinu esperimental klasikoetan arreta berezia jarriz. Diseinu esperimentalei dagokienez, horien sailkapenerako irizpideak eta horiei lotutako analisi-teknikarik erabiliena -hots, bariantza-analisia- azaltzen dira. Halaber, ikerkuntza modu egokian planifikatu ahal izateko kontuan hartu behar diren lau baliotasun-motak aztertzen dira, zehatz-mehatz eta adibide ugariren bidez. Diseinuari atxikitako lau baliotasun-mota horiek ondorio estatistikozko baliotasuna, barne-baliotasuna, konstrukto-baliotasuna eta kanpo-baliotasuna dira. Liburuaren amaieran, Psikologiari dagokion metodologiaren eremuan gehien erabilitako kontzeptuen definizioak barnean hartzen dituen zerrenda eskaintzen zaio irakurleari. Azken batez, liburu honetan, Gizarte eta Osasun Zientzien eremuan edozein ikerketa modu serioan egin ahal izateko kontuan hartu behar diren alderdi nagusienak aurkituko ditu irakurleak.