BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Aldiri 41. Ura gara azala

Aldiri 41. Ura gara

Autoreak:
Pedro Arrojo Agudo, Ianire De Andres Olabarria, Eneko del Amo Jiménez, Ana Galarraga Aiestaran, Maddi Garmendia Antin, Iratxe Hernández Simal, Francesc La-Roca , Eneko Madrazo Uribeetxebarria, Josu Narbarte Hernández, Anartz Ormaza Ugalde, Ruth Pérez Lázaro, Eneritz Varona Zaballa
Gaiak:
Ura, Eskultura, Arkitektura, Gardentasuna, Paisaia, Aldiri, Ur-kudeaketa, Hornidura, Saneamendua, Jasangarritasuna, Eraginkortasuna, Nueva Cultura del Agua, Birmunizipalizatzea, Merkataritza eta inbertsioari buruzko itunak, Ekofeminismoa, Estuarioa, Laborantza, Artoaren iraultza, Polder, Hondakin-ur, Droga, Maila sozioekonomikoa, Site-specific, Uharriak, Instalazio iragankorra, PerformatibitateaK, Uraren behatoki herritarra, Demokrazia parte-hartzailea, Kudeaketa publikoa, Hiri-iragazkortasuna, Euri-drainatzea, Ibai urbanoak, Hirigintza eta klimaaldaketa
Jakintza-arloak:
Arkitektura
ISSN:
1889-7185
Argitarapen urtea:
2020
Orrialdeak:
46

Ura gara. Gu, gure ingurua, gure mundua. Gure gorputzaren % 70 inguru ura da, eta portzentaje bertsuan Lurraren azalera urez estalita dago. Ura ez da ditugunen artean beste baliabide bat, oinarri-oinarrizko baliabidea baizik, funtsezkoena. Sarritan ahazten dugun auzia da hau, bai arkitektura egitean, bai eta lurraldea kudeatzean ere.

Ura ondasun produktibo gisa ulertu ohi da, eta horren arabera egiten da bere kudeaketa. Uraren Kultura Berria, 90eko hamarkadan sortutako gizarte-mugimendu izatetik,ura kudeatzeko modu berriak defendatzen dituen filosofiada egun, edozer gauzaren gainetik, ura, ura eskura izatea, beste edozeren gainetik eskubide dela defendatzen duena.

Urak guztian du eragina: energiaren sorkuntza etakudeaketan, gure eta inguruaren osasunean, gure egunerokotasunean. Baina baita beste eremu ez hain fisikoetan ere: alor identitarioan, kasu. Euskal Herrira etorrita, ezin dugu gure izana, gure paisaia edo ingurua,burdinolak eta ondoren errotak eragiten zituen uragabe ulertu. Edo burdin mea garbitu edo garraiatzeko ezinbestekoa zen modu bateko edo besteko ura gabe. Gureidentitatean ere eragin zuzena du urak, zein litzateke gureizaera, euririk gabe? Telebistako iragarkiaren lemak dioen moduan (askotan gertatzen ez den moduan, euskaratik pentsatutakoa hau), «ura da, gu gara».

Erosi

Autorearen beste argitalpen batzuk

Copyright @ 2020 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.