BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Aldiri 43. Etxebizitzaz azala

Aldiri 43. Etxebizitzaz

Autoreak:
Jonander Agirre Mikelez, Arteko Gallery, Ion Etxabe Gutierrez, Pablo Gallastegui Urruzola, Itsaso Larramendi Elexgaray, Iker Mujika Goitia, Ekain Olaizola Lizarralde, Pilar Saiz Coria
Gaiak:
Gizartea, Etxebizitza, Arkitektura, Bilbo, Marrazketa, Komunitatea, Aldiri, Teoria sozial kritikoa,\nEspazioaren Filosofi, Kontraesanak, Hiria, Jabetzea, Ereduak, Familiak, Espazio publikoa, Covid, Konfinamendua,\nEtxebizitza
Jakintza-arloak:
Arkitektura
ISSN:
1889-7185
Argitarapen urtea:
2021
Orrialdeak:
40

Covid-19aren pandemiak lehen lerrora ekarri du etxebizitzaren afera. 2 hilabetetan zehar, denerako eta ahal zenerako gune bilakatu ditugu etxeak: eskola, lantoki, dantzaleku zein lorategi. Etxean sartu zaigu hiria, eta hainbatetan, ezin kabitu ibili gara.

Etxebizitzaren forma eta funtzio soziala aldatuz joan da historian zehar. Industrializazioak soldatapeko lanak fabrikara atera zituen bezala, familia nuklearraren hegemoniak pribatutasunaren muga zorroztu zuen. Hiriek jasandako immigrazio masiboak bizitetxe duinerako aldarria izan zuen ondorio; eta XIX. mendeko higienismoak argiztapen- eta aireztapen-baldintzen hobetzea ekarri zuen. Egun ere, hainbat dira etxebizitzaren aferak planteatzen dizkigun erronkak, eta etxealdi behartuek erronka horien urgentzia mahaigaineratu digute. Nola sortu espazio malguagoak? Nola egin toki lan ordainduari zein musu-truk egiten denari? Nola lausotu «kanpoarekiko» eta «bestearekiko» mugak?

Erosi

Autorearen beste argitalpen batzuk

Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.