Liburua bilatzerakoan arazoren bat egon da.

BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Aldiri 8. Euskal HiriaK azala

Aldiri 8. Euskal HiriaK

Autoreak:
Inhar Agirrezabal , Joseba Koldobika Arbaiza Alvarez, Aitor Bilbao , Agurtzane Elguren , Ion Etxabe , Unai Fernandez de Betoño , Ibai Gandiaga , Ula Iruretagoiena , Mikel Ocio , Oihane Ruiz , Bixente Taberna , Maider Uriarte
Gaiak:
Arkitektura, Hiriak
Jakintza-arloak:
Arkitektura
ISSN:
1889-7182
Argitarapen urtea:
2011
Orrialdeak:
44

Euskal hiriaK

Ez Euskal Hiria, baizik eta Euskal hiriaK. Azken K letra larriz idatzita. Plurala azpimarratu dadin. Euskal Herria gidatzen duen lurraldearen antolakuntza-eredua bakarra ez delako Aurrenik, derrigorrez, gure herria —entelekia hori existitzen bada— administratiboki erabat zatikatuta dagoelako; baina baita kontzeptuz ere, bigarrenik, eredu pluralago bat haztatzeko garaiak heldu direla uste dugulako. Goitik beherako plangintzarekin batera behetik gorakoa ere, bottom-up planning delakoa, landu beharra dagoelako, tokian tokiko ezaugarriei muzin egin gabe. Lurralde-antolakuntza ez dadin bihurtu soilik eskala handiko azpiegiturak kosta ahala kosta kokatzeko diziplina hutsa.

Horregatik uztartu ditugu eskala ezberdineko arazoak, bai lurralde mailakoak bai hiri mailakoak, Euskal Herrian pil-pilean dauden hainbat kontu jorratuz: hiri-trinkotasuna, birdentsifikazioa, azpiegitura handien garrantzia eta eragina, krisialdira egokitutako plangintza mota berria, administrazio ezberdinen arteko konpetentzia-talka...

... eta, bereziki, lurraldearen antolakuntza-artezbideak. Eskaintzen dizkiguten edukien eta planoen inguruan hausnartzeaz gain, eta eskala handiko alor horretan ere herritarren parte-hartzearen beharra aldarrikatzeaz gain, proposatzen duten lurralde-eredua bera aztertzea izan dugu helburu.

Gure eguneroko bizitzan, gure ongizatean, uste baino eragin handiagoa dute hausnarketagai ditugun gai hauek guztiek. Finean, horixe baita hirigintza eta lurralde-antolakuntzaren azken xedea: hobeto bizitzea.

Erosi

Autorearen beste argitalpen batzuk

Copyright @ 2012 UEU -- Bisitariak: 0