Elikagaien segurtasuna eta kalitatea XXI. mendean
- Autoreak:
-
IƱaki Etaio Alonso, Olaia Martinez Gonzalez
- Gaiak:
- Elikagaiak, Segurtasuna, Kalitatea
- ISBN:
- 978-84-8438-379-6
- Argitarapen urtea:
- 2012
- Orrialdeak:
- 204
Ikuspuntu didaktiko batetik jorratzen dira liburu honetan zehar elikagaien segurtasunarekin eta kalitatearekin lotutako gaiak.Segurtasunari dagokionez, elikagaietan ager daitezkeen arrisku nagusiak azaldu eta merkatu globalizatuan arrisku horiek antzeman eta kontrolatzeko dauden erremintak (informazioaren elkartrukerako sareak) aipatzen dira. Horretaz gain,
Codex Alimentariusak proposatutako autokontrol-sistema (AKKPA/HACCP) ezartzeko eman beharreko oinarrizko urratsen inguruko argibideak eskaintzen dira.Segurtasun-bermea funtsezko ezaugarria bada ere, kontsumitzaileek bestelako alderdi batzuk baloratzen dituzte elikagaiak aukeratzeko orduan, besteak beste, nutrizio-ezaugarriak eta prestatzeko erraztasuna. Gai horiek guztiak kudeatzeko sistema integratu hedatuenak deskribatzen dira (ISO 9001, ISO 22000, IFS, BRC...).
Bukatzeko, elikagaien kalitatearen azterketa hainbat ikuspuntutatik egin daitekeen arren (aldagai fisiko-kimiko, mikrobiologiko...), argitalpen honetan sentimen bidezko analisirako tekniketan ipini da arreta, kalitate-kontrolaren ikuspegirik ezezagunena eta gutxien garatutakoa baita gaur egun.