Denda > Eraikuntzako materialak 
Bilaketa
Salduenak
Bilatuenak

Eraikuntzako materialak

Autorea: Nuria Monasterio Gisasola

Gaiak: Eraikuntza, Ingeniaritza

Jakintza-arloak: Ingeniaritza eta Teknologia

ISBN: 978-84-8438-285-0

Argitarapen urtea: 2009

Orrialdeak: 346

Liburua Herri-lan Ingeniaritza Teknikoko bi irakasgaien programan oinarritzen da, Materialen Zientzia eta Eraikuntzako Materialak izenekoetan.

Testu honen jatorria gaztelaniaz zein euskaraz eskolan banatutako apunte batzuetan dago. Apunte horiek liburu honen bibliografian aipatzen diren obretan oinarrituta daude. Bibliografian ikus daitekeenez, liburu guztiak gaztelaniaz idatzita daude edo ingelesezko itzulpenak dira, hortik material hau euskaraz sortzeko ideia.

Lehenengo hiru gaietan materialen zientziari buruzko oinarrizko kontzeptuak azaltzen dira; helburua materialen egituraren, propietateen eta fabrikazio-eraren artean dagoen harreman estua azaltzea da. Gero, laugarren gaitik aurrera, teknikariek eguneroko jardunean obretan aurkituko dituzten materialen ezaugarri oinarrizkoenak azaltzen dira.

Gaiak ez daude sakontasun handiz garatuta. Izan ere, liburuaren helburua da titulatu hauentzat eta, oro har, edozein teknikarirentzat baliagarria izan daitekeen materialei buruzko oinarrizko irakurketa izatea, alegia, nahi izanez gero, gaiak garatzeko abiapuntua.

 

Prezioa: 24€

Saskiratu Gehitu
Ohar legala · UEU · Denda · Irakurri · Babesleak · Egoitzak
Copyright @ 2010 UEU