BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Euskara kolokialaren eskuliburua

Autorea:
Asier Larrinaga Larrazabal
Gaiak:
Euskara, Euskara kolokiala, Hizkuntzalaritza
Jakintza-arloak:
Hizkuntzalaritza
ISBN:
978-84-8438-761-9
Argitarapen urtea:
2020
Orrialdeak:
206

Orain dela mende erdi nork esango zuen euskara hain eroso eta egokiro moldatuko zela eremu formalean. Egunero ekoizten diren testuek nabarmen egiten dutenez, euskara gure inguruko hizkuntzak bezainbat bada administrazioan, irakaskuntzan, jakintzan, teknologian eta hedabideetan, eta zailtasunak —nork esango zuen!— eremu ez-formalean, erabilera kolokialetan igartzen dira, euskararen normalizazioaren egungo erronka handietako bat izateraino. Eskuliburu honek erronka horri heltzen laguntzeko euskarri bat izan nahi du, edozein euskaldunentzat baliagarria, batik bat irakasleentzat eta idazle, gidoilari, itzultzaile eta sorkuntzaren arloko gainerako hizkuntza-erabiltzaileentzat. Eskuliburuak bi zati ditu. Lehenean, euskara kolokiala zer den azaltzen da, eta euskara kolokialaren hizkuntza-ezaugarriak deskribatzen dira, ahoskeratik hasi eta hitzen erabileraraino. Bigarren zatia hiztegi bat da, euskarazko hitz arruntak, hala nola mozkor, azkar, aurpegi edo deitu, lagunarteko hizketan beste era batean esateko aukerak eskaintzen dituena. Eskuliburuaren lehen zatian zein bigarrenean jasotako gehiena EITBn azken hogei urteetan egin den hizkuntza-lanketaren maitza da.

Erosi

  • pdfpdf formatua

Autorearen beste argitalpen batzuk

Euskararen normalizazioa: ikuspegi orokorra eta Euskal Telebistaren kasu partikularra
  • Paperezkoa 25€
  • Digitala 14€

Eskuratu

Uztaro 113
  • Aldizkaria 8€

Eskuratu

Copyright @ 2020 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.