BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Euskara Unibertsitatera bidean: eragileak eta proiektuak (1939-1990)

Autorea:
Karmele Artetxe Sanchez
Gaiak:
Euskara, Unibertsitatea, Historia
Jakintza-arloak:
Historia, Historia,Hizkuntzalaritza
ISBN:
978-84-8438-374-1
Argitarapen urtea:
2011
Orrialdeak:
385

Munduan hizkuntza gutxitu gutxik lortzen du ahozkotik idatzizkorako jauzia egitea. Are gutxiagok hizkuntza estandarizatzea. Eta oraindik ere ezohikoagoa da unibertsitatera iristea, eta bertan irakaskuntza-hizkuntza gisa erabiltzea eta goi-mailako komunikazio-esparru bat eratzea. Euskara salbuespen bitxi horietako bat da. XX. mendean lortutako hizkuntza-batasunari esker, komunitate zientifiko bat eratzea erdietsi du.

Liburu honek, gerraostetik 1990. urteraino euskarak unibertsitatera bidean egindako pausoak aztertzen ditu, Komunitate Zientifiko Euskaldunaren eratze-prozesuaren parte gisa. Izan ere, gure hipotesia da, gaur eguneko Komunitate Zientifiko Euskalduna gerraostean eratu zela hizkuntza-batasunaren inguruan, euskara kultur hizkuntza bilakatu eta unibertsitatean txertatu zen neurrian.

Erosi

  • pdfpdf formatua

Copyright @ 2012 UEU -- Bisitariak: 0