Denda > Generoa aztergai Psikologian: egungo ikerketak 
Bilaketa
Salduenak
Bilatuenak

Generoa aztergai Psikologian: egungo ikerketak

Autoreak: Itziar Alonso Arbiol, Miriam Gallarin Enriquez

Gaiak: Psikologia, Generoa, Ikerketa

Jakintza-arloak: Psikologia

ISBN: 978-84-8438-239-3

Argitarapen urtea: 2009

Orrialdeak: 318

Urte askotan zehar Psikologian egin diren teoriek eta bestelako planteamenduek populazio jakin baten soslaia izan dute. Sexu-arazoak direla, bikote-asetasuna dela, edota agresibitatea dela (adibide bakan batzuk aipatzegatik), gertakariok azaltzeko erabili diren aurrebaldintzak edo ikuspegiak ez dira guztiz neutroak izan, gehienetan gizonezkoengandik, gizonezkoei begira edota gizonezkoen parametroak erabiliz aztertu direlako. Egun bada, ordea, beste betaurreko batzuk erabiltzeko unea, gertakariok izan ditzaketen genero-elementuez jabetzeko.

Zientziak (izan) dituen soslaiak gainditzeko bidean, onartu behar da gero eta gehiago garela genero-ikuspegia aplikatzen dugun ikertzaileok. Hala eta guztiz ere, zoritxarrez eremu desberdinetan aritzen garen zientzialarien bideak ez dira gurutzatzen, eta ez dugu izaten denontzat interesgarriak izan daitezkeen ikerketen berri. Psikologiaren baitan generoak izan dezakeen eragina aztertzeko, eta egindako ikerketa berri hauek gizarteratzeko asmoz, liburu honetan Psikologiako eremu ezberdinetako profesionalen lana bildu da.

Prezioa: 24€

Saskiratu Gehitu
Ohar legala · UEU · Denda · Irakurri · Babesleak · Egoitzak
Copyright @ 2010 UEU