BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Irudiaren hiria. Euskal herritarren komunikazio-gaitasunak

Autoreak:
Amaia Andrieu Sanz, Jose Inazio Basterretxea Polo, Petxo Idoiaga Arrospide, Estefania Jimenez Iglesias, Txema Ramírez de la Piscina Martinez
Gaiak:
Komunikazioa, Komunikazio-gaitasuna
Jakintza-arloak:
Komunikazioa eta Kazetaritza
ISBN:
978-84-8438-342-0
Argitarapen urtea:
2011
Orrialdeak:
162

Gure bizitzaren arlo profesionaleko nahiz denbora libreko gero eta ordu gehiago ari dira hartzen Internet eta ikus-entzunezkoak. Gutxi-asko, erabat harrapatuta gaude denok teknologia komunikatiboen matazan. Ikus-entzunezkoen kontsumo-azturetatik harago, teknologia komunikatiboen lengoaiak eta herritarren komunikazio-gaitasunak deskribatzen dira liburu honetan. Gure ustea da ahula dela komunikazioaren gaineko gaitasuna eta alfabetizazioa gure artean. Teknologiak darabiltzagu, asko sarritan; ez beti jakinda ondo zertan ari garen. Datuak hor daude, liburuaren baitan. Argiak dira. Kontuan hartu beharko genituzke. Modu orokor batean, honako puntu hauetara laburbil dezakegu liburuan deskribatu ditugun errealitate konplexuak:

  1. Euskal Herriko biztanleria bere osotasunean kontuan hartuta, ikusi dugu adinak markatzen duela joera bat oso modu nabarmen eta argian: gazte koxkorrak (14-18 urte bitartekoak) dira komunikazioaren eta informazioaren teknologien erabilera-mailarik handiena dutenak, beraiek dira teknologia horiekin eta eurek garraiatzen dituzten produktuekin denborarik gehiena ematen dutenak, beraiek dira zaletuenak.
  2. Halere, ikus-entzunezko komunikazioaren produktuak aztertu eta baloratzeko orduan, ez da kolektibo hori prestatuena, gazte helduena baizik (19-24 bitartekoena). Adin-ezpal horretako jendearen artean -eta ez ume koxkorren artean- aurkitu dugu euskal populazio prestatuena, kontsumitzen duena deskribatzeko eta epaitzeko orduan.
  3. Oro har, fenomeno horretatik at bizi da hirurogeita bost urtetik aurreragoko euskal herritarra. Telebistara lotzen da haren kultura-kontsumo mediatua. Bere komunikazio-esparrutik at daude bestelako teknologia informatiboak eta formatiboak oro.

Erosi

  • pdfpdf formatua

Autorearen beste argitalpen batzuk

Copyright @ 2012 UEU -- Bisitariak: 0