BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Masa-komunikaziotik informazioaren gizartera

Autoreak:
Lierni Alkorta Zeberio, Aitor Zuberogoitia Espilla
Gaiak:
Komunikazioa, Informazioa, Gizarte-komunikazioa
Jakintza-arloak:
Komunikazioa eta Kazetaritza
ISBN:
978-84-8438-284-3
Argitarapen urtea:
2009
Orrialdeak:
208

Trantsizio-garai betean sartuta dago komunikazioaren mundua: azken bi mendeetan nagusi izan den eredua (masa-komunikazioarena) atzean geratzen hasi zen Interneten jaiotzarekin, eta, mende berriarekin batera, Informazioaren Gizartea, Sare Gizartea gailendu zaigu. Funtsezko aldaketak ekarri ditu Informazioaren Gizarteak; honako hauek, besteak beste: informazioaren joan-etorri etengabea, interaktibitatea, audientzien zatikatzea edota multimedia-elementuen eta euskarrien ugalketa.

Trantsizio-une horretan daude murgilduta euskarazko komunikazio-eragile eta hedabideak ere, baina bertara iritsi aurretik bide luzea egin behar izan dute XIX. mendeaz geroztik. Bide horren etapa zehatz batzuk (liburugintzaren bilakaera, euskarazko prentsaren sorrera, EITBrena edota zinema zein irratigintzarena, esate baterako) aztertu izan dira dagoeneko, eta dezente lan gutxiago egin da beste arlo batzuetan (ziberespazio euskaldunaren bilakaera ikertzen, adibidez), baina ikuspegi panoramiko globala eskaintzea falta zen. Hutsune hori betetzera dator, hain zuzen, esku artean duzun liburua.

Erosi

Copyright @ 2013 UEU -- Bisitariak: 340185