Udako Euskal Unibertsitatearen Arkitektura Sailak 1997tik 2005era, urtetako eten batzuk izanik ere, arkitekturaren inguruko ikastaro adibidegarriak antolatu ditu.
Orain Arkitektura saila gai jakin batzuetara zuzentzea nahiko genuke. Gai horiek arkitektura eta hirigintza jasangarria, bioklimatikoa eta ekologikoa izango dute ardatz nagusi moduan. Izan ere, gai hauek biziki garrantzitsuak bihurtu dira azken bi hamarkadetan.Gainera, gure inguruan (500 km-ko erradioan,) gai hauek ez dira ezta
irakasten inongo Institutu edo Arkitektura Eskoletan. Horrez gain argi dago gaur egungo eraikuntza eta hirigintza mota agortuta daudela eta era berriak aztertzeko
beharra dagoela. Horregatik denagatik, saila bide horretatik lerratu nahi genuke, ia Arkitektura saila, Arkitektura ekologikoa saila izateraino…
Sailburua: Aiert Buruaga, Zigor Iturbe eta Kepa Iturralde (arkitektura@ueu.org)