UEU - Udako Euskal Unibertsitatea Markeskoa

 Sailak ::
UEU
bazkide egin
UEU >> Sailak >> Udako Ikastaroak 2002 >> Berriak
Udako Ikastaroak 2002
 Jarduera akademikoa
 Atalak
  Agenda
  Berriak
  Estekak
  Bibliografia
 2008-ko Uztaila
AAAOOLI
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      
Berriak
[ berri zaharren artxiboa ]

Orokorrak

Noticia  2008ko Uztailaren 10a: SOFTWARE LIBREA: SISTEMA, SAREA, SEGURTASUNA ETA WEB APLIKAZIOAK

Software libreak azken urteetan izan duen garapena izugarria izan da. GNU/Linux sistema, Apache web-zerbitzaria, PHP lengoaia edota MySQL datu-baseen kudeaketa-sistemak arrakastaren izen ezagunenak dira. Mahai-gaineko aplikazioetan oraindik bigarren mailako lehiakide bada ere zerbitzarien munduan lehen mailako protagonista bihurtu dira aipatutako programak eta beste batzuk. Gainera, administrazioek bultzatu nahi dute mugimendu hori eta enpresetan arlo honetako profesionalen falta sumatzen da.
Bide horretan heziketaren papera oso garrantzitsua da. UEU eta ASMOZ euskal erakundeek heziketa-arlo horretan dagoen gabeziaz jabetuta, eta formazio ez-presentzialak eskaintzen dituen aukerez baliatuta ikastaro hau diseinatu dute 4. urtez. Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluaren izaera duen lehen urtea delarik.
Ikastaroaren ikuspuntu praktikoari eutsirik, gertuko tutoretzari garrantzi berezia eman zaio. Horrez gain, modulu bakoitzean 4 orduko saio presentzial bat egongo da, zalantzak eta ariketak argitzeko, zein praktiken martxa arintzeko.

informazio gehiago

Noticia  2008ko Ekainaren 18a: HIZKUNTZA PLANGINTZA, HIZNET 2008-2009

Euskararen normalkuntza aspaldian abiatu bazen ere, sarri askotan prozesu horren baitako barne mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen da, soziolinguistikazko ezagutza sakonaren falta dela medio. Horregatik, euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko antolatu da hizkuntza plangintza ikastaro hau.

HIZKUNTZA PLANGINTZA, HIZNET ikastaroak, aurrez-aurreko irakaskuntzaren eta irakaskuntza birtualaren abantailak uztartuta, diseinu malguari eusten dio. Malgutasun horren haritik, ikastaroak iraupen nahiz edukien aldetik aniztasun handia eskaintzen du, horrekin soziolinguistika gaietako balizko ikasle mota ezberdinei eta beren premiei aurre egiteko asmoz.

Hizkuntza Plangintza graduondokoak Unibertsitate Espezialista izaera du eta Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Titulua da.

Informazio gehiago

Noticia  2008ko Ekainaren 18a: HIZKUNTZAREN AZTERKETA ETA PROZESAMENDUA (HAP) Master ofiziala 2008/2009

Interneten erabilera masiboak areagotu egin du hizkuntzaren tratamendu automatikoaren beharra; interesatzen zaigun informazioa ondo aukeratzeko, esaterako, tratamendu linguistiko lagungarria ezinbestekoa baita.

2001-02 ikasturtetik gabiltza hizkuntzalariak eta Informatikariak formatzen hizkuntzaren teknologian agente aktiboak izan daitezen.

informazio gehiago

Noticia  2008ko Maiatzaren 26a: NAFARROA. HISTORIA ETA ONDAREA ZIENTZIAREN BIDEZ

UEU eta Aranzadi Zientzi-Elkartearen artean antolatutako ikastaro-zikloa duzue hau. Bi ikastaroz osatua dago:
  • Kultur ondarearen azterketa teoriko-praktikoa (Iruñea-Orbaizeta).
  • Amaiurko eta Nafarroako Erresumako gazteluak (Amaiur).
    Informazio gehiago
  • Noticia  2008ko Martxoaren 4a: UDAKO MENUA - izen ematea irekita!

    UDAKO MENUAn parte hartzeko izen emate epea ireki dugu: maiatzaren 12tik ekainaren 20ra bitartean irekita egongo da.
    Adi ibili!, plaza mugatuak daude eta jendea goizean goiz hasi da matrikulatzen.

    egin aukera hemen: http://ikastaroak.ueu.org
    [ berri zaharren artxiboa ]

    :: UEU-ri buruz :: harremanetan jartzeko :: egoitzak :: gunearen mapa :: ©2003 UEU :: eFaber-ek garatuta :: Ohar legala ::
    Bisitari kopurua:  
    login