Gradu eta graduondokoak :: Bibliotekonomia, Dokumentazioa, Filologia, Filosofia, Historia, Hizkuntzalaritza, Itzulpengintza, Terminologia, Antropologia, Hezkuntza, Kazetaritza, Informatika, Teknologia

Humanitate Digitalak: Aukera berriak ikertzen

  • Hasiera-data: 2021(e)ko urriaren 8a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko martxoaren 26a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Online. 8:00-20:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 150.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko maiatzaren 26a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko irailaren 24a

Aditu-titulu hau HDen alorraren ikuspegi orokor baina zabal bat emateko helburuz sortu da, eta Goimailako Online Institutuak eskainiko du, UEUren eta UPV/EHUren arteko lankidetzan sorturiko ikastegiak, 2021-2022 ikasturtean lehen aldiz.

Digitalizazioaren eraginez, paradigma-aldaketa gertatzen ari da gaur egun, bai giza eta gizarte-zientzietan, bai eta kultur sorkuntzan eta zientzietan ere: informazioa digitalki sortzen, gordetzen eta zabaltzen dugu, eta horrek testuinguru berri batera ekarri gaitu. Testuinguru horretan kokatzen da Humanitate Digitalen alorra, eta horixe da, hain zuzen, graduondoko honen ardatza: Humanitateen eta teknologia digitalen arteko elkargunea.

Hona hemen graduondokoaren aurkezpena Uxoa Iñurrieta zuzendariaren eskutik.

 

OINARRIZKO INFORMAZIOA

 

Izena emateko HEMEN.Informazio gehiagorako: Ainhoa Latatu, a.latatu@ueu.eus, 943821426

Irakasleak

  • Rakel Gamito Gomez

    Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea, Psikodidaktikan masterra eta Haur Hezkuntzan graduatua, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHUn). Tesiaren izenburua: Adin txikikoen Interneten erabilera-ohiturei eta arriskuei buruzko kasu azterketa bat. Pertzepziotik kontzientzia piztera.

    Egun, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle atxikia, Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean. Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaia ematen ohi du eta IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan eta Humanitate Digitalak: aukera berriak ikertzen on-line graduondokoan parte hartzen du. Udako Euskal Unibertsitateko (UEUko) kide eta Pedagogia sailburu. IkHezi ikertaldeko kide. Bere lan-ildo nagusiak teknologia hezigarria, segurtasuna, Ikaskuntza-Zerbitzua eta generoa dira.

  • Oier Imaz Alias
  • Uxoa Iñurrieta Urmeneta

    Itzultzailea eta hizkuntzalaritza konputazionalean doktorea. UEUko Hizkuntzalaritza sailburua.

  • Mikel Iruskieta Quintian

    www.hezikt.eus Berezko Tituluko (UPV/EHU) zuzendaria da. Euskal Filologian (2001) eta Filosofian (2007) lizentziatua eta doktorea 2014an Euskal Filologian. Bilboko Hezkuntza Fakultateko eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea 2008tik eta Hizkuntzaren Analisia eta prozesamendua (UPV/EHU) master ofizialeko irakaslea. Halaber, IXA Taldeko ikertzailea eta CLARIN-ERICeko kide. UEUko kidea.

  • Jennifer Isasi Velasco
  • Xabier Landabidea Urresti

    Aisia eta Giza Potentzialean doktorea. Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko ikertzaile elkartua. UEUko Komunikazio sailburua.

    Twitter: @txerren

  • Olatz Perez de Viñaspre Garralda

    Informatikan Doktorea da eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra egin zuen. Gaur egun IXA taldean ikerlari lanetan dabil eta EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolan irakaslea da. UEUkidea. @olatz87

Helburuak

  • Testuinguru digitalak sorrarazi dituen erronka berrietan sakontzea eta horiei aurre egiteko prestakuntza eskaintzea.
  • Humanitateetako diziplinetan diharduten profesionalak elkartzea, eta tresna digitalez baliatuz nola lan egiten duten (edo nola lan egin dezaketen) aztertzea.
  • Humanitate Digitaletako proiektu berritzaile eta diziplinartekoak garatzea.
  • Alorrean diharduten beste zentro eta erakunde batzuekin elkarlanean jardutea.
  • Euskal Herriko nahiz nazioarteko zenbait sare eta proiektutan parte hartzea.

Edukiak

Aditu tituluak 3 modulu eta proiektu baten garapena biltzen ditu.

 

MODULUAK:

1. modulua: HD: paradigma aldaketa (3 ECTS)

Graduondokoari hasiera emateko, Humanitate Digitalak (edo eHumanitateak) zer diren aztertuko da, abiapuntu kontzeptual batetik: alorraren askotariko definizioak, korronte intelektual eta ideologikoak, eztabaida historiko garrantzitsuenak… Horrekin batera, eHumanitateetako metodo berriak eta proiektu digitalen ezaugarriak aurkeztuko dira, bai eta informazioa prozesatzeko tresnak eta informazioa gordetzeko, zabaltzeko eta kuratzeko zenbait ikerketa-azpiegitura ere.

Hauek dira modulu honetan landuko diren gaiak:

1.1. Humanitate Digitalak definituz: korronteak, metodoak, praktikak eta proiektuen ezaugarriak (1 ECTS). XABIER LANDABIDEA

1.2 Humanitate Digitaletako tresnak eta azpiegiturak (1 ECTS). MIKEL IRUSKIETA

1.3 Humanitate Digitalen Ikuspegi kritikoa (1 ECTS). OIER IMAZ

2. modulua: HD-ko diziplinak eta eremuak (5 ECTS)

Behin sarrera orokor horren ostean, Humanitate Digitalen barruko zenbait diziplinari erreparatuko zaie, haietan zer gai landu ohi diren ezagutzeko eta aztertzeko nola eraldatu diren diziplinok lan-metodo eta baliabide digitalen eraginez.

Modulu honetan landuko diren gaiak:

2.1. Hezkuntza digitala: konpetentzia eta eredu berriak (1 ECTS). RAKEL GAMITO

2.2. Komunikazioa eta eraldaketa digitala (1 ECTS). XABIER LANDABIDEA

2.3 Antropologia eta historiografia digitala (1 ECTS). JENNIFER ISASI

2.4. Hizkuntzalaritza konputazionala eta hizkuntza-teknologien ekarpena (1 ECTS). UXOA INURRIETA

2.5. Liburutegiak, artxiboak, museoak eta kurazio digitala (1ECTS). XABIER LANDABIDEA

3. modulua: HDren alorrean lan egiteko oinarri teknologikoak (3 ECTS)

Azken moduluak HDen alorrean lan egiteko oinarri teknologikoak eskainiko ditu. Datuak analizatzeko eta bistaratzeko zenbait tresna aurkezteaz gain, programazioaren oinarrizko ezagutza batzuk ere landuko dira.

Modulu honetan landuko diren gaiak:

3.1. Oinarrizko programazioa (1,5 ECTS). OLATZ PZ DE VIÑASPRE

3.2. Corpusen prozesamendua: fitxategiak eta weba (1,5 ECTS). OLATZ PZ DE VIÑASPRE

Nori zuzendua

  • Giza eta gizarte-zientzietako ikasle eta profesionalei, oro har
  • Irakaskuntzaren, soziologiaren, historiaren, hizkuntzalaritzaren, artearen… inguruko azterketak tresna digitalen bidez egin nahi dituztenei
  • Testuinguru digitalean ikertu nahi dutenei (ikerketa zentzu zabalean ulertuta)
  • Liburutegietako eta museoetako langileei
  • Digitalizazioak gizartean duen eraginean eta eraldaketa digitalean interesa dutenei

Matrikulaziorako argibideak

UPV/EHUren titulua izanik izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin beharko da, hemendik.

Izena emateko epea irailaren 17ra arte zabalik egongo da.

Gutxieneko ikasle kopurua gaindituta, matrikulazio epea zabalduko da irailaren bigarren hamabostaldian, hau ere UPV/EHUren bitartez.

Edozein zalantza argitzeko, edo prozeduran laguntzarik behar izanez gero, a.latatu@ueu.eus helbidera idatz dezakezu.