Gradu eta graduondokoak :: Hizkuntzalaritza, Itzulpengintza, Erizaintza, Fisioterapia, Medikuntza, Osasun publikoa, Psikiatria
"Kudeaketa linguistiko eta kulturala pazientean zentraturiko osasun arretan" UPV/EHUko Espezialista Titulua da eta UEUren laguntzarekin eskaintzen da.
Osasun arreta herritarren oinarrizko eskubidea izateaz gain, pertsonen bizitzaren alderdirik intimo, erabakigarri eta garrantzitsuenei lotuta dago. Gizartearen bizitza kalitatearen eta ongizatearen funtsezko oinarrietako bat da. Graduondoko honek pazientearen hizkuntza eta kultura eta osasun jarduera uztartuko ditu. Graduondokoaren helburu nagusia kalitatezko osasun arreta emateko hizkuntza eta kultura kudeaketaren inguruko berariazko prestakuntza eskaintzea da, arreta berezia eskainiz euskarari.Graduondoko formazio honek Unibertsitateko Espezialista Titulua (30 ECTS) eskainiko die parte hartuko duten ikasleei. Era berean, egitura modularrari esker, modulu teorikoa bakarrik egin nahi dutenek Aditu Titulua (15 ECTS) lortuko dute, UPV/EHUren berezko ikasketen arloko titulu ofizial baten bermearekin.Euskal Herriko osasun sistemaren behar eta helburuei erantzun egokia emango dieten profesionalak prestatuko ditu. Ikasleek osasunarretaren esparruan gaur egungo jardueraren paradigmak ezagutu eta praktika klinikoan aplikatzeko gaitasuna eskuratuko dute. Zehazki, osasunjardueran hizkuntzak eta kulturak duten garrantziaz jabetuko dira, eta, aldi berean, ezagutzan oinarrituriko gaitasunak erdietsiko dituzte, euren ibilbide profesionalean jarduera egokiak bermatzeko.
Zuzendaritza eta antolaketa
Talde antolatzailea:
Ezaugarri nagusiak:
Oinarrizko informazioa
Graduondoko honen helburua, hauxe litzateke: osasun arloko profesionalak, ebidentzian oinarrituriko gaitasunak erdietsiz, osasun-arretan hizkuntzek eta kultur ohiturek dituzten garrantziaz jabetzea euren ibilbidean jarduera egokiak bermatzeko.
Arretaren normalizazioan aurrera egiteko gaiaren inguruan sustrai sendoak ezartzeko ezagutza zabaldu eta partekatu nahi da.
Kudeaketa Linguistiko eta Kulturala Pazientean Zentraturiko Osasun Arretan Unibertsitate Espezialista (30 ECTS) tituluak bi atal ditu:
Pazientean Zentraturiko Osasun Arreta: Hizkuntza eta Kultura (Unibertsitateko Aditua) (15 ECTS)
Graduondokoa ONLINE izango da UEUren Ikasgela Birtualaren bitartez.
Modulu bakoitzean saio presentzial bat egongo da edukien jarraipen egokia ziurtatu eta edukiei lotutako esperientzia praktikoak ezagutzeko. Egoeraren arabera, saio presentzial hori ONLINE izango da, formato sinkronoan, edo egoerak bermatuta, aurrez aurrekoa.
Graduondokoan jorratutako edukiak lantzeko ikasleek AMAIERAKO PROIEKTUA bat garatu beharko dute ESPEZIALITSA titulua eskuratu nahiz izanez gero. Proiektua 2023-2024 ikasturtean gauzatuko da eta gaia ikasleak zehaztuko du eta horri lotutako tutorea esleituko zaio.
UPV/EHUren titulua izanik izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin beharko da, hemendik.
Izena emateko epea irailaren 23ra arte zabalik egongo da.
Gutxieneko ikasle kopurua gaindituta, matrikulazio epea zabalduko da irailaren bigarren hamabostaldian, hau ere UPV/EHUren bitartez.
Edozein zalantza argitzeko, edo prozeduran laguntzarik behar izanez gero, a.latatu@ueu.eus helbidera idatz dezakezu.
UPV/EHUren Berezko Titulua da eta beraz, UPV/EHUko eskaintzan sartzen da, unibertsitateari dagozkio tramite administratiboak (matrikulazioa eta graduondokoaren betekizunak).
UEUtik prozesu osoan laguntzen dugu eta zalantzarik baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan eta infomazio guztia helaraziko dizugu.
(Ainhoa Latatu, a.latatu@ueu.eus, 943821426)