UEU365
Gradu eta graduondokoak :: Hizkuntzalaritza, Itzulpengintza, Terminologia, Informatika, Telekomunikazioa
Interneten erabilera masiboak areagotu egin du hizkuntzaren tratamendu automatikoen beharra: interesatzen zaigun informazioa ondo aukeratzeko, esaterako, tratamendu linguistiko lagungarria ezinbestekoa baita.
Nola dabiltza itzulpen automatikorako bilaketarako edo testu zuzenketarako aplikazioak?
Informatikaria edo ingeniaria bazara... Zein dira oinarrizko tresnak? Nola integratu daitezke aplikazio hauek beste aplikaziotan edo webean?
Filologo edo hizkuntzalaria bazara... Nola egiten dute lan tresna hauek? Nola egiten dira automatikoki aplikazio horietan beharrezkoak diren analisi morfologikoa, sintaktikoa eta semantikoa?
Eusko Jaularitzak ingeniaritza linguistikoa aukeratu du bere ikerkuntza-lerro estrategikoen artean. Lerro honetan ikerketa eta garapena landuko duten ikertzaile berriak behar dira (ingeniariak eta hizkuntzalariak).
UEUn 2001-02 ikasturtetik gabiltza hizkuntza teknologien honen inguruko ikastaro hauek eskaintzen.
Ikastaroaren arduraduna UEUkide eta EHUko irakaslea den Arantza Diaz de Ilarraza da.
Egitarauaren xedea Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako ikertzaile profesionalak trebatzea da. Masterra egiten duten ikasleak, doktoretza-tesi bat egin ahal izateko edo euskal gaietan kalitatezko beste zernahi ikerlan egiteko beharrezko diren gaitasunaz, trebakuntzaz eta ereduez jabetu daitezela bilatzen da masterrean.
Euskararen ikerketari edo euskalaritzaren adarrei litezkeen ikuspegi guztietarik ekin nahi dieten ikertzaileen trebakuntza da masterraren helburua, bertako ikasleek gorentasuneko maila zientifikoa lortzea.
Edukiak 60 ECTS biltzen ditu. Ikasgaien banaketari dagokionez,
Egitaraua osorik ikusteko jo Masterreko web-orrira.
Master honetan baliatuko den metodologiak oinarrizko hatsarreen aurkezpen teorikoa eta eskola bertako ariketa praktikoak egitea aldizkatuko ditu:
Hizkuntzalaritza eta Informatika uztartu nahi dituzten guztiei:
Izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko webgunearen bitartez egin behar da. Informazio gehiago eskuratzeko Masterraren webgunera jo dezakezu.
Ikastaro hau UPV/EHUko Master ofiziala da. Bere jatorria UEUk eta UPV/EHUko LSI Sailak antolatzen zuten HIZTEK (Hizkuntza-Teknologiak) Masterra izan zen. Gerora doktorego-programa zena, Master ofiziala bihurtu zen IXA taldearen eskutik.
Gaur egun, euskarazko graduondokoak bultzatzeko asmoari eutsirik, UEU Master Ofizialaren laguntzailea da.
Copyright @ 2013 UEU -- Bisitariak: 338468