Gradu eta graduondokoak :: Filologia, Kazetaritza, Komunikabideak
Eraginkortasuna, sormena eta kalitatea dira multimedia komunikazioan diharduten profesionalen erronka nagusienak, eta haien eguneroko zeregina euskarri desberdinetarako produkturik egokienak diseinatzea eta ekoiztea.
Multimedian trebakuntza berezitu hori lortu nahi duten graduatu edo lizentziatu berriei zuzendua dago Master ofizial hau. Baita, komunikabideetan lanean ibili eta birziklatzeko eta etengabe prestatzeko gogoa daukaten profesionalei ere.
UPV/EHUk eta EITBk bat egin dute egitasmo honetan etenik gabeko prestakuntza helburutzat hartuta. Unibertsitateko eta EITBko adituek ez ezik, multimedian ari diren beste hedabidetako profesionalek ere parte hartzen dute irakaskuntza-jardueretan.
UEUk goi mailako formazioa euskaraz bultzatzea du helburu nagusietako bat, eta horri eutsiz, master honen laguntzailea da.
Ikastaroaren koordinatzailea EHUko irakaslea de Agurtzane Elordui da.
Masterrak hiru lan ildo ditu:
Multimedia eremuaren alderdi teorikoa eta praktikoa uztartuz, unibertsitateko irakasleen eta ikerlarien ekarpenak eta eguneroko lanean komunikabideetan ari diren profesional kualifikatuak batu ditugu.
Egitarau osoa masterraren web orrian aurkituko duzu: Multimedia komunikazioa
Edukiak 60 ECTS biltzen ditu, non ikasketa-aldiaz gain, praktika-aldia ere burutzeko egitaraua beteko den.
Informazio gehiago: Multimedia komunikazioa.
Aurretiaz izan beharreko profil eta prestakuntza, masterra arrakastaz gainditu ahal izateko:
Izena ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko webgunearen bitartez egin behar da.
Sarbiderako eta izena emateko argibideak hemen.
Ikastaro hau UPV/EHUko Master ofiziala da. Bere jatorria UPV/EHUko Kazetaritza Sailak antolatzen zuen Euskal Herria XXI doktorego-programan dago. Boloniako eraldaketarekin, doktorego-programa zena, Master ofiziala bihurtu zen.
Hasiera-hasieratik UEU egon da ikastaro honen edizio ezberdinen laguntzaile lanetan eta gayr egun ere, euskarazko graduondokoak sustatzeko helburuari eutsirik UEU Master Ofizial honen laguntzailea da.