Gradu eta graduondokoak :: Filosofia, Soziologia

Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendean (UPV/EHUren Titulua)

  • Hasiera-data: 2013(e)ko urriaren 17a
  • Amaiera-data: 2014(e)ko ekainaren 30a
  • Tokia: Bilbo-UEUren egoitza
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUBilbo
  • Ordutegia: Astean zehar. 16:00-20:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 300.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko apirilaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko irailaren 20a

Euskal Herriko Pentsamendu Kritikoa XX-XXI. mendeetan graduondokoak helburu bikoitza du:

1/alde batetik; beraien lanaren oparotasun eta kalitatearengatik Euskal Herriko pentsamenduaren eta kulturaren garapenean berebiziko garrantzia duten hainbat euskal autoreen lana berreskuratzea eta horien gainean hausnarketa sakona sustatzea XX-XXI. mendeko Euskal Herriaren pentsamenduaren historia egiteari ekiteko eta horrekin batera egungo egoera sozio-politiko eta kulturala ulertzeko;

2/bestetik, aurrean aipatu zeregin horretan, diziplina ezberdinen arteko elkarlana bultzatzea Euskal Herriko pentsamenduaren historia sortze horretan ikuspegi zabala eta aberatsa eskaintzeko.

Zeregin horretan 60. hamarkadatik gaur egunera arte euskal pentsamenduan izan diren diskurtso berritzaileak ezagutarazi nahi ditu lan honek, gure historiaren eta pentsamenduaren ulermen sakonago baterako marko eta tresnatzat, teoria kritikoa eta literatur kritika erabiliz. Honek gurean jada klasikoak diren gaiak jorratzera bideratuko gaitu, aldi berean egunean pil-pilean dauden teoria berriak landuz, EHkoak, zein kanpokoak. Honek egungo errealitate sozio-politiko eta kulturala ulertzeko Euskal Herriko pentsamenduaren gaurkotasuna eta errelebantzia agerian utziz.

Aurrekoa Euskal Herriko panorama akademikoan berritasun handia dakarren proiektua da, izan ere, gure panorama akademikoan euskal pentsamenduaren eta Kultur Ikasketen arteko uztarketa gauzatzen den lehenengo aldia da. Euskal pentsamendua Euskal Herriko ikuspegitik eta euskaraz lantzeko aukera eskaintzeaz gain, atzerriko pentsamendu korronteen eta autoreen ekarpenak ustiatuz euskal pentsamendu berria sortzea ahalbidetzen du.

Graduondokoan hizpide izango ditugun gaien artean ikuspegien aniztasuna da nagusi, diziplinen pluraltasunari dagokionez eta baita gaiei dagokionez ere: filosofia, historia, soziologia, antropologia, abertzaletasuna, ETA, marxismoa, queer, ekologismoa, herri eraikuntza, euskal literatura, musika eta artea… Eta honekin batera urteetan zehar akademiaren partetik beharrezko aintzatespenik gabe euskaraz lan intelektual eskerga egin duten euskal autoreen lana: Mirande, Txillardegi Joxe Azurmendi, Rikardo Arregi, Karlos Santamaria…Irakaskuntzari dagokionez, gurean jada aurkezpenik behar ez duten irakasle eta idazleek parte hartzen dute proiektu honetan. Aldi berean, hasiberrien ekarpena da graduondoko honi freskotasuna ematen diona.

Graduondoko honen antolaketan UPV/EHUko Sail bik parte hartzen dute: Soziologia eta Politika eta Administrazio Zientziak, eta UEUko Soziologia eta Filosofia Sailek.

"Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendean" graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da.

Ezaugarri orokorrak:

  • Eskolak UEUko Bilboko egoitzan izango dira.
  • Eskola-egunak osteguna eta ostiralak izango dira.
  • Ikasleek, mintegietara agertzeaz gain, ikerketa lan bat ere egin beharko dute beraien interesen araberako gaia jorratuz.

 

DIRULAGUNTZAK

Gipuzkoako Foru Aldundiak UEUren on line irakaskuntzaren lerroa babestuko du hainbat dirulaguntza emanez. Laguntza hauek izena ematen duten gipuzkoarrentzat dira, eta matrikulatutako gipuzkoarren artean banatuko dira hala behar izanez gero, gehienez, matrikularen %35a ordainduko da.

Irakasleak

  • Alaitz Aizpuru Joaristi

    Filosofian lizentziatua. 56ko belaunaldia deitu ohi denean aditua. Bereziki Txillardegiren eta Joxe Azurmendiren pentsamendua landu du. UEUkidea.

  • Bakarne Altonaga Begoña

    Historia Garaikidean doktorea (EHU), generoaren historiaren alorreko ikerlaria; Euskal Herrian Antzinako Erregimenaren krisi garaian eta XIX. mendean zehar genero harremanen eraikuntza prozesuak ikertzen ditu.

    UEUkidea.

  • Mila Amurrio Velez

    Soziologian eta Zientzia Politikoan doktorea. UPV/EHUko irakaslea eta ikerlaria. UEUkidea.

  • Unai Apaolaza Amenabar

    Filosofian lizentziatua.

  • Eduardo Apodaka Ostaikoetxea

    Filosofian lizentziatua, Soziologian doktorea eta UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea. UEUkidea.

  • Iker Arranz Otaegui

    Fiolosofian lizentziatua.

  • Ibai Atutxa Ordeñana

    Ibai Atutxak New York eta Bartzelonatik teoria kritikoen tendentzia berriak landu ditu Euskal Herriko diskurtso dominatzaileak aztertzeko. Orain Bilbotik Europa garaikidearen eraikuntza biolentoa ikertzen dihardu. Saiakera generoaren baitan, euskal literatura, literatura konparatua, filosofia garaikidea eta ikasketa kulturalak jorratu ditu, beti ere, klase, arraza, genero eta sexualitateen ikuspuntuak abiapuntu hartuta.

  • Iñaki Barcena Hinojal

    Soziologian doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta ikerlaria. UEUkidea.

  • Begoña Bilbao Bilbao

    Pedagogian doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta ikerlaria.

  • Gurutze Ezkurdia Arteaga

    Historian lizentziaduna eta Pedagogian doktorea. UPV/EHUko irakaslea eta ikerlaria. ARAKA ikertaldearen parte da. UEUkidea.

  • Joseba Gabilondo Alberdi

    Euskal Filologian doktorea, Michigan State University-eko irakaslea eta ikerlaria.

  • Imanol Galfarsoro Madariaga

    Soziologian doktorea, Leeds-eko Unibertsitatean ikerlea.

  • Iban Galletebeitia Gabiola

    Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua. UEUkidea, UEUko Soziologia sailburua.

  • Jule Goikoetxea Mentxaka

    Politika zientzietan doktorea. UPV/EHUko irakaslea.

    @JuleGoi

  • Ander Iturriotz Lauzirika

    Soziologian doktorea, Filosofian lizentziatua. UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea. UEUkidea.

  • Josu Larrinaga Arza

    Soziologoa, EHUko irakaslea eta Parte-Hartuz ikerketa taldeko kidea da. UEUkidea.

  • Ane Larrinaga Renteria

    Soziologian doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta ikerlaria. UEUkidea.

  • Jone Martinez Palacios

    Politika eta Administrazio zientzietan doktorea. UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea.

  • Txoli Mateos Gonzalez

    Soziologian doktorea eta UPV/EHUko irakasle-ohia. Parte-Hartuz Ikerketa Taldeko kide izandakoa. UEUkidea.

  • Andoni Olariaga Azkarate

    Filosofian lizentziatua eta EHUko doktoregaia. UEUkidea.

  • Karmele Perez Urraza

    Pedagogian doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta ikerlaria.

  • Beñat Sarasola Santamaria

    Filosofian, eta Literatur Teoria eta Literatura Konparatuan (Universitat de Barcelonan) lizentziatua.

  • Pako Sudupe Elortza

    Euskal Filologian doktorea. Pasaiako Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikaria.

  • Iñaki Zabaleta Gorrotxategi

    Filosofiak Doktorea. EHUko irakaslea, Humboldten pentsamendua eta Euskal Herriarekin izan zuen harremana luze ikertu du. Berriki argitaratu du Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria (2018) liburua.

  • Julen Zabalo Bilbao

    Geografia Politikoan doktorea eta UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea.

  • Markos Zapiain Agirre

    Filosofian doktorea eta irakaslea. UEUkidea.

  • Mario Zubiaga Garate

    Politika Zientzietan doktorea. UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea. UEUkidea.

    @zuribia

Edukiak

Oinarri teorikoak. Euskal Pentsamendura sarrera. (4 kreditu)    SUSTRAIAK

  •     XVI. mendetik XX. mendera: apologistak eta ilustrazioa – Joseba Gabilondo (Kreditu 1)
  •     Susmoaren filosofia: Marx, Nietzsche, Freud – Markos Zapiain (Kreditu 1)
  •     EHko existentzialismoaren/pertsonalismoaren oinarriak – Alaitz Aizpuru (Kreditu 1)
  •     Kulturaren kritika – Ane Larrinaga (1 kreditu)

Iraganetik orainera. Euskal Pentsamenduaren bilakaera. (11 kreditu)    ENBORRA

  • XX. mende hasieratik 50. hamarkadara. (2 kreditu)
    • Unamuno – Joxe Azurmendi (0,5 kreditu)
    • Kazetaritza, saiakera eta ideologi eztabaidak 50. hamarkadan Pako Sudupe (0,5 Kreditu)
    • W. von Humboldt: Nazioa eta hizkuntza - Iñaki Zabaleta ( 1 kreditu)
  • 60/70 hamarkadak:. Txillardegi ardatz - Alaitz Aizpuru (1,5 kreditu)
    • Euskal Identitatea Moderniatik Hipermoderniara – Edu Apodaka (1,5 Kreditu)
    • Euskal pentsamendua komunitatearen bila: komunitate kontzeptuaren garrantzia gizarte-pentsamenduan – Txoli Mateos  (0,5 kreditu)
    • Abertzaletasunaren bilakaera (1,5 kreditu)
      •  Nazionalismo eredu desberdinak EHan – Julen Zabalo (0,5 kreditu)
      • Aranatik ETAra – Unai Apaolaza (1 kreditu)
    • Hizkuntza, hezkuntza eta identitatea. Ikastola eta gau-eskolen sorreratik euskal curriculumera –  ARAKA ikertaldea: Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez, Begoña Bilbao. (1 kreditu)
    • Nazioa eta generoa. Euskal nazioaren eraikitze prozesu generalizatua - Mila Amurrio (0,5 kreditu)
    • Hitzaldia (0,5 kreditu)
  • Euskal identitatearen bilakaera XX. mendetik gaur egunera. (2 kreditu)
    •  Literatura; Orixetik Sarrionaindiara – Ibai Atutxa (1 kreditu)
    • Musika; Ez dok hamairutik RRVra – Josu Larrinaga (0.5 kreditu)
    • Jorge Oteizaren teoria estetikoaren oinarriak – Beñat Sarasola (0,5 kreditu)

Etorkizunera begira. Proposamen berriak. (9 kreditu) ADARRAK

  • Joxe Azurmendi: atzo, gaur eta bihar – Andoni Olariaga (1,5 kreditu)
    • Azurmendi: borroka  sinbolikoa – Ander Iturriotz (0,5 kreditu)
  • Sexua, generoa eta diferetzia(k) literaturaren bidez - Jone Martinez (0,5 kreditu)
    • Queer teoria - Joseba Gabilondo (0,5 kreditu)
    •  Filosofia feministaren kritikak pentsamenduaren historia eta gizarte liberal garaikideari - Jule Goikoetxea (0,5 kreditu)
  • Pentsamendu ekologista Euskal-Herrian – Iñaki Barcena (1,5 kreditu)
    • Gizakia / animalia: harreman berriak pentsatzen – Bakarne Altonaga (0,5 kreditu) + Hitzaldia (0.5 kreditu)
  • Herri eraikuntzaren teoria: sarrera – Iban Galletebeitia (0,5 kreditu)
    • Herri eraikuntza – Mario Zubiaga (1 kreditu)
  • Postmarxismora sarrera - Iker Arranz (0,5 kreditu)
    • Hipotesi komunistaren birdefinizioa – Imanol Galfarsoro (1 kreditu)

Ikerketa lana (4 kreditu) + Praktikak (Kreditu bat)   FRUITUAK

Metodologia

Graduondoko hau Gizarte Zientzien alorrean formakuntza eta  Euskal Herriko pentsamenduan eta kulturan interesa duen ororentzat zuzendua dago. Gure xedea da ikaslea bere ikasketen protagonista izatea. Horretarako mintegi erako eskolak eskaintzen ditugu ikasleen parte hartzea bultzatzeko eta ikasle-ikasle zein ikasle-irakasle arteko elkarrekintzan eta dialogoan oinarritutako giro dinamikoa sortzeko eta parte hartzaile guztien artean hausnarketa eta sormen pertsonal zein kolektiborako espazioa eraikitzeko.

Ikasleek, mintegietara agertzeaz gain, ikerketa lan bat ere egin beharko dute beraien interesen araberako gaia jorratuz. Zeregin horretan ikasle bakoitzak zuzendari bat izango du norabidetza akademikoa eskaintzeko. Halaber, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera egongo da: ikasleek UEUko ikastaro bat (edo gehiago, ikasle kopuruaren arabera) antolatuz praktikak egiteko aukera izango dute, euskal kultura eta pentsamenduaren suspertzean parte hartze zuzenari eta aktiboari bide emanez.

Matrikulaziorako argibideak

Izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin daiteke, eta UEUko laguntzarekin egiteko edo edozein zalantza argitzeko titulazioak@ueu.org helbidera jo dezakezue.Lehenik eta behin izena eman behar da eta irailean, aste bateko iraupenaz, matrikulazio garaia izango da.

Graduondokoaren prezioa 1.350€koa da eta UPV/EHUren arauei jarraiki ordainketa bi epetan egin daiteke. Hauetariko lehenengoa, matrikula egiterakoan ordainduko da. Bigarrena, otsailaren lehenengo astean ordainduko da.

Oharrak

Informazio guztia edukitzeko bidean zalantzarik baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan eta infomazio guztia helaraziko dizugu.

(Ainhoa Latatu, titulazioak@ueu.org, 943821426)