Gradu eta graduondokoak :: Filosofia, Soziologia
Euskal Herriko Pentsamendu Kritikoa XX-XXI. mendeetan graduondokoak helburu bikoitza du:
1/alde batetik; beraien lanaren oparotasun eta kalitatearengatik Euskal Herriko pentsamenduaren eta kulturaren garapenean berebiziko garrantzia duten hainbat euskal autoreen lana berreskuratzea eta horien gainean hausnarketa sakona sustatzea XX-XXI. mendeko Euskal Herriaren pentsamenduaren historia egiteari ekiteko eta horrekin batera egungo egoera sozio-politiko eta kulturala ulertzeko;
2/bestetik, aurrean aipatu zeregin horretan, diziplina ezberdinen arteko elkarlana bultzatzea Euskal Herriko pentsamenduaren historia sortze horretan ikuspegi zabala eta aberatsa eskaintzeko.
Zeregin horretan 60. hamarkadatik gaur egunera arte euskal pentsamenduan izan diren diskurtso berritzaileak ezagutarazi nahi ditu lan honek, gure historiaren eta pentsamenduaren ulermen sakonago baterako marko eta tresnatzat, teoria kritikoa eta literatur kritika erabiliz. Honek gurean jada klasikoak diren gaiak jorratzera bideratuko gaitu, aldi berean egunean pil-pilean dauden teoria berriak landuz, EHkoak, zein kanpokoak. Honek egungo errealitate sozio-politiko eta kulturala ulertzeko Euskal Herriko pentsamenduaren gaurkotasuna eta errelebantzia agerian utziz.
Aurrekoa Euskal Herriko panorama akademikoan berritasun handia dakarren proiektua da, izan ere, gure panorama akademikoan euskal pentsamenduaren eta Kultur Ikasketen arteko uztarketa gauzatzen den lehenengo aldia da. Euskal pentsamendua Euskal Herriko ikuspegitik eta euskaraz lantzeko aukera eskaintzeaz gain, atzerriko pentsamendu korronteen eta autoreen ekarpenak ustiatuz euskal pentsamendu berria sortzea ahalbidetzen du.
Graduondokoan hizpide izango ditugun gaien artean ikuspegien aniztasuna da nagusi, diziplinen pluraltasunari dagokionez eta baita gaiei dagokionez ere: filosofia, historia, soziologia, antropologia, abertzaletasuna, ETA, marxismoa, queer, ekologismoa, herri eraikuntza, euskal literatura, musika eta artea… Eta honekin batera urteetan zehar akademiaren partetik beharrezko aintzatespenik gabe euskaraz lan intelektual eskerga egin duten euskal autoreen lana: Mirande, Txillardegi Joxe Azurmendi, Rikardo Arregi, Karlos Santamaria…Irakaskuntzari dagokionez, gurean jada aurkezpenik behar ez duten irakasle eta idazleek parte hartzen dute proiektu honetan. Aldi berean, hasiberrien ekarpena da graduondoko honi freskotasuna ematen diona.
Graduondoko honen antolaketan UPV/EHUko Sail bik parte hartzen dute: Soziologia eta Politika eta Administrazio Zientziak, eta UEUko Soziologia eta Filosofia Sailek.
"Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendean" graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da.
Ezaugarri orokorrak:
DIRULAGUNTZAK
Gipuzkoako Foru Aldundiak UEUren on line irakaskuntzaren lerroa babestuko du hainbat dirulaguntza emanez. Laguntza hauek izena ematen duten gipuzkoarrentzat dira, eta matrikulatutako gipuzkoarren artean banatuko dira hala behar izanez gero, gehienez, matrikularen %35a ordainduko da.
Filosofian lizentziatua. 56ko belaunaldia deitu ohi denean aditua. Bereziki Txillardegiren eta Joxe Azurmendiren pentsamendua landu du. UEUkidea.
Historia Garaikidean doktorea (EHU), generoaren historiaren alorreko ikerlaria; Euskal Herrian Antzinako Erregimenaren krisi garaian eta XIX. mendean zehar genero harremanen eraikuntza prozesuak ikertzen ditu.
UEUkidea.
Soziologian eta Zientzia Politikoan doktorea. UPV/EHUko irakaslea eta ikerlaria. UEUkidea.
Filosofian lizentziatua.
Filosofian lizentziatua, Soziologian doktorea eta UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea. UEUkidea.
Fiolosofian lizentziatua.
Ibai Atutxak New York eta Bartzelonatik teoria kritikoen tendentzia berriak landu ditu Euskal Herriko diskurtso dominatzaileak aztertzeko. Orain Bilbotik Europa garaikidearen eraikuntza biolentoa ikertzen dihardu. Saiakera generoaren baitan, euskal literatura, literatura konparatua, filosofia garaikidea eta ikasketa kulturalak jorratu ditu, beti ere, klase, arraza, genero eta sexualitateen ikuspuntuak abiapuntu hartuta.
Soziologian doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta ikerlaria. UEUkidea.
Pedagogian doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta ikerlaria.
Historian lizentziaduna eta Pedagogian doktorea. UPV/EHUko irakaslea eta ikerlaria. ARAKA ikertaldearen parte da. UEUkidea.
Euskal Filologian doktorea, Michigan State University-eko irakaslea eta ikerlaria.
Soziologian doktorea, Leeds-eko Unibertsitatean ikerlea.
Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua. UEUkidea, UEUko Soziologia sailburua.
Politika zientzietan doktorea. UPV/EHUko irakaslea.
Soziologian doktorea, Filosofian lizentziatua. UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea. UEUkidea.
Soziologoa, EHUko irakaslea eta Parte-Hartuz ikerketa taldeko kidea da. UEUkidea.
Soziologian doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta ikerlaria. UEUkidea.
Politika eta Administrazio zientzietan doktorea. UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea.
Soziologian doktorea eta UPV/EHUko irakasle-ohia. Parte-Hartuz Ikerketa Taldeko kide izandakoa. UEUkidea.
Filosofian lizentziatua eta EHUko doktoregaia. UEUkidea.
Pedagogian doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta ikerlaria.
Filosofian, eta Literatur Teoria eta Literatura Konparatuan (Universitat de Barcelonan) lizentziatua.
Euskal Filologian doktorea. Pasaiako Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikaria.
Filosofiak Doktorea. EHUko irakaslea, Humboldten pentsamendua eta Euskal Herriarekin izan zuen harremana luze ikertu du. Berriki argitaratu du Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria (2018) liburua.
Geografia Politikoan doktorea eta UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea.
Filosofian doktorea eta irakaslea. UEUkidea.
Politika Zientzietan doktorea. UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea. UEUkidea.
Oinarri teorikoak. Euskal Pentsamendura sarrera. (4 kreditu) SUSTRAIAK
Iraganetik orainera. Euskal Pentsamenduaren bilakaera. (11 kreditu) ENBORRA
Etorkizunera begira. Proposamen berriak. (9 kreditu) ADARRAK
Ikerketa lana (4 kreditu) + Praktikak (Kreditu bat) FRUITUAK
Graduondoko hau Gizarte Zientzien alorrean formakuntza eta Euskal Herriko pentsamenduan eta kulturan interesa duen ororentzat zuzendua dago. Gure xedea da ikaslea bere ikasketen protagonista izatea. Horretarako mintegi erako eskolak eskaintzen ditugu ikasleen parte hartzea bultzatzeko eta ikasle-ikasle zein ikasle-irakasle arteko elkarrekintzan eta dialogoan oinarritutako giro dinamikoa sortzeko eta parte hartzaile guztien artean hausnarketa eta sormen pertsonal zein kolektiborako espazioa eraikitzeko.
Ikasleek, mintegietara agertzeaz gain, ikerketa lan bat ere egin beharko dute beraien interesen araberako gaia jorratuz. Zeregin horretan ikasle bakoitzak zuzendari bat izango du norabidetza akademikoa eskaintzeko. Halaber, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera egongo da: ikasleek UEUko ikastaro bat (edo gehiago, ikasle kopuruaren arabera) antolatuz praktikak egiteko aukera izango dute, euskal kultura eta pentsamenduaren suspertzean parte hartze zuzenari eta aktiboari bide emanez.
Izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin daiteke, eta UEUko laguntzarekin egiteko edo edozein zalantza argitzeko titulazioak@ueu.org helbidera jo dezakezue.Lehenik eta behin izena eman behar da eta irailean, aste bateko iraupenaz, matrikulazio garaia izango da.
Graduondokoaren prezioa 1.350€koa da eta UPV/EHUren arauei jarraiki ordainketa bi epetan egin daiteke. Hauetariko lehenengoa, matrikula egiterakoan ordainduko da. Bigarrena, otsailaren lehenengo astean ordainduko da.
Informazio guztia edukitzeko bidean zalantzarik baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan eta infomazio guztia helaraziko dizugu.
(Ainhoa Latatu, titulazioak@ueu.org, 943821426)