Gradu eta graduondokoak :: Ekonomia, Lurraldea-antolaketa, Soziologia, Nekazaritza, Biologia eta Natur Zientziak
“Agroekologia: trantsiziorako gure bideak lantzen” izeneko graduondokoak azken urteetan gizartean sortu eta hedatuz joan den arreta, eta aldi berean kezka, bati erantzunak ematera dator. Izan ere, krisia krisi, hainbat joera berri ari dira han-hemengo gizarteetan susmatzen, eta horien artean elikadurarekin zer ikusi duen arloan. Hortaz, gero eta garrantzi gehiago ari da hartzen, egunerokoan, elikagaien “kalitatea”, osasuna bera ulertzeko ikuspegi berritu batetik. Baina kalitatea ez da bakarrik “eko” etiketarekin lotzen, edota “label” markekin, horretaz gain gertuko ekoizpena ere nahi da bultzatu, merkaturatze-bide zuzenak sustatu, ekoizle-kontsumitzaile hartu-emanak ulertzeko beste modu bat landu, bestelakoa, kontsumo arduratsuaren bidetik… Azken finean, kalitatea ez dagokio bakarrik elikagaiari berari, elikagaia gure eskura heldu arteko prozesu osoari baino (Agroekologia).
Hedatzen ari den paradigma berriaz ari gara, krisiari aurre egiteko ere balio duen ikuspegi zaharberrituaz, ingurumena edota “iraunkortasuna” bera ulertzeko bestelako moduaz, non onartu egiten den, zinez, lehenengo sektorearen ganorazko biziraupena ezinbestekoa dela garapen iraunkorrak definizioz dituen hiru zutabeetan: ekonomikoan (garapen endogenoa, hurbila, bultzatuz), ingurumenekoan (beharrezko jarduera baita gaur gaurkoz nekazaritza arduratsua ekosistema biziak mantentzeko), eta sozialean (kalitatezko bizimodua bizirik dauden eskualdeetan).
Honaino zeri eman nahi zaion erantzuna; arreta eta kezka dugu esana, baina premia ere badela esan daiteke, eguneroko erosketa-otzaratik hasten baita krisi garaian funtsezko dugun gogoeta.
“Agroekologia: trantsiziorako gure bideak lantzen” graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da.
Ezaugarri orokorrak:
DIRULAGUNTZAK
Gipuzkoako Foru Aldundiak UEUren on line irakaskuntzaren lerroa babestuko du hainbat dirulaguntza emanez. Laguntza hauek izena ematen duten gipuzkoarrentzat dira, eta matrikulatutako gipuzkoarren artean banatuko dira horretarako dugun kreditua agortu arte.
Geografiahn doktorea, UPV/EHUko Geografia irakaslea eta ikertzailea.
Hidrogeologian katedratua, UPV/EHUko irakaslea, UEUko kidea.
EHNE Bizkaia, formazio arduraduna.
Geografoa, EHUko Geografia, Aurrehistoria eta Arkeologia saileko ikertzailea. UEUko bazkidea.
EHNE Bizkaiko zuzendaritzako kidea.
Abokatua. DOT-Desazkundea.
Euskal Herriko Laborantza Ganberako presidentea.
Mixel Berhokoirigoin euskal Wikipedian.
Arrea Elkarte Agroekologikoko kidea, Albaitaria eta Agroekologian Masterduna
Biologoa, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzailea, UEUkidea.
Nekazaritzan aditua. Bizi Baratzea proiektuko kidea.
Ekonomista, UPV/EHUko ekonomia irakaslea.
Irakaslea, ikertzailea eta doktorea ekonomia sozialean. GEZKIko kidea.
ECOPOL: Ekonomia Ekologikoan eta Ekologia Politikako Ikerketa Taldeko kidea.
Nekazaritza Ingeniaritzan doktorea eta Ekoizpen Urduñaren arduraduna (Urduñako eta Eskualdeko Garapen Agroekologikorako Zerbitzua).
Nekazal Ingeniaritzan doktorea. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakaslea.
Ekonomia gaietan aritua.
Geografian doktorea, UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea.
Kazetaria, nekazaritza ekologikoan aditua.
Geografian doktorea, UPV/EHUko Donostiako Irakasle Eskolako zuzendaria.
Soziologian doktorea. UPV/EHUko irakaslea.
Doktorea ekonomia zientzietan. UPV/EHUko irakaslea.
Helburu nagusi bi buruan abiatu dugu graduondoko-proposamen hau.
Gai interdisziplinarioa izanik, ikuspuntu anitzekoa, aipatutako sei arloak eskolatan garatzeaz gain, ikasleek ikerkuntza lan baten bitartez maila praktikoa garatu behar izango dute, ikasitakoa barneratuz eta landuz. Oinarrizko hezkuntza eredu honen osagarri, irteerak ere planteatu ditugu, bertatik bertara maila errealean gertatzen dena ikusi ahal izateko.Horrez gain eskolak ikasgela birtualaren bitartez lagunduko dira.
Abiapuntuan hartu dugun hipotesia hauxe dugu: izan bada Euskal Herrian halako prestakuntzan aritzeko interesa duten pertsonak, jada profesionalak direnak, batetik, eta unibertsitateko ikasketak amaitu berrian jarduera-esparru honetan sakondu nahi dutenak, bestetik. Talde biei eman nahi die bidea graduondoko honek, beti ere teoria-praktika uztarturik trantsizioaren ibilbidea egiteko baldintzak indartuz. Lan arloako etengabeko prestakuntzari dagokionez, ez dago zuzenean baserritarrei begira, baizik eta administrazio-maila desberdinetan (edo bestelako erakundeetan) lehenengo sektorearekin (produkzioa-garraioa-kontsumoa) lotura duten, edo izan dezaketen, profesionalei begira. Hots, ezagutza-esparru zabalago batetik (espezialista bilakatuta) trantsizio bidean efektu biderkatzailea izan ditzaketen ekintzak bultzatu eta zabaltzeko moduan egon daitezken profesionalei begira. Balio erantsia bilatzen dugu, beraz, Agroekologia eskala desberdinetan aztertuz, globala eta lokala, oraina eta geroa, garapena eta bizi-kalitatea, lurraldea eta jasangarritasuna.
Izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin beharko da: izena emateko prozedura.
Graduondokoaren prezioa 1.500€koa da eta UPV/EHUren arauei jarraiki ordainketa bi epetan egin daiteke. Hauetariko lehenengoa, matrikula egiterakoan ordainduko da, eta bigarrena, otsailaren lehenengo astean.
Edozein zalantza argitzeko, edo prozeduran laguntzarik behar baduzu titulazioak@ueu.org helbidera jo dezakezu.