Gradu eta graduondokoak :: Ekonomia, Soziologia, Ingeniaritza , Kimika
Zalantzarik gabe azken garai hauetan hondakinen gaia gero eta garrantzi handiagoa lortzen joan da. Izan ere, IHOBEK egindako inbentario baten arabera 1980an 849.000 tona hiri-hondakin sortu omen zituzten EAEko herritarrek. Azkeneko datu ofizialek diote Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 1.345.000 tona hiri-hondakin sortu dugula, eta Nafarroan 409.000 tona.
Baina gaia bere lekuan ipinteko, 2012ko munduko erradiografia eskaini beharko genuke, eboluzio garaikidea nolabait esatearren; datu megamakroskopikoetan oinarrituta, hots, hazkunde esponentzialak (biztanleria, energia, zaborra, plastikoak, lehengai ez organikoak, metalak, ….) ezagutzera eman behar dugu. Aldaketa guzti guztietan hondakinak sortzen direnez, honi buruzko ideia orokor batzuk plazaratu beharko dira. Zer dira hondakinak ? Zelan aurre egin sortzen ari garen hondakinen kopuru handi honi?
Beraz, graduondokoa antolatzeko orduan ondoko alderdiak landu nahi izan ditugu:
Hondakinen Kudeaketa eta Tratamenduak graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da.
Ezaugarri orokorrak:
DIRULAGUNTZAK
Gipuzkoako Foru Aldundiak UEUren on line irakaskuntzaren lerroa babestuko du hainbat dirulaguntza emanez. Laguntza hauek izena ematen duten gipuzkoarrentzat dira, eta matrikulatutako gipuzkoarren artean banatuko dira horretarako dugun kreditua agortu arte.
Gai interdisziplinarioa izanik, ikuspuntu anitzekoa, lau arlo teorikoak garatzeaz gain, ikasleek ikerkuntza lan baten bitartez maila praktikoa garatu behar izango dute, ikasitakoa barneratuz eta landuz. Oinarrizko hezkuntza eredu honen osagarri, irteerak ere planteatu ditugu, bertatik bertara maila errealean gertatzen dena ikusi ahal izateko.
Gaia ikuspuntu anitzetik jorratuko da eta hori dela-eta hiru talde hauetako hartzaileak egotea aurre ikusten dugu:
Izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin beharko da: izena emateko prozedura.
Graduondokoaren prezioa 1.500€koa da eta UPV/EHUren arauei jarraiki ordainketa bi epetan egin daiteke. Hauetariko lehenengoa, matrikula egiterakoan ordainduko da, eta bigarrena, otsailaren lehenengo astean.Edozein zalantza argitzeko, edo prozeduran laguntzarik behar baduzu titulazioak@ueu.org helbidera jo dezakezu.
Informazio guztia edukitzeko bidean zalantzarik baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan eta infomazio guztia helaraziko dizugu.
(Ainhoa Latatu, titulazioak@ueu.org, 943821426)