Ikastaroak :: Pedagogia
(Ikastaro hau martxoaren 4an, 11ean eta 18an burutuko da)
Urte hauetan, esperientziaren ostean, Psikomotrizitate Hezkuntza Praktikak gizakiaren sakontasuna bere hartzen duela konprobatu dut. Era berean, gure txikiek maite eta disfrutatzen duten espazioa izanik.
Mugitzeko askatasuna duten errespetuzko eta zaindutako espazioak, edonorentzako elikagai nutritiboa dira, baina oraindik ere gehiago garapen psikologiko, motore, sentsorial eta emozionalean daudenentzat.
Modurik sinpleenean esanda, mugimenduaren eta psikismoaren arteko erlazioa azaltzen duen terminoa da psikomotrizitatea.
Orduan, zer da Psikomotrizitate Hezkuntza Praktika?
Psikomotrizitatea gorputzaren mugimenduaren bidez haurraren garapenean arreta jartzeko tresna da. Praktika honen berezitasuna eta originaltasuna hurrengo puntuetan oinarritzen da: oinarri teorikoa, helburu propioak, saio bakoitzeko pedagogia zehatza eta praktikarako teknika zehatza.
Tximeleta eskola librean bidelaguna eta koordinatzailea izan da. Orain garapen pertsonalean oinarritutako zentro pribatu batean lanean Psikomotrizitate Terapeuta bezala haurrak eta gurasoak laguntzen.
Arte Ederretan Lizentziatua. Arteterapian , Psikomotrizitate heziketa eta terapian eta Heziketa Sortzailean formatua. Pedagogia Montessori, Sistemikan eta Entzute Aktiboan aditua.
td p { background: transparent }p { margin-bottom: 0.21cm; background: transparent }Ikastaroa parte hartzailea eta esperientzietan oinarritutakoa izanen da. Hausnarketa bibentzialetik teoriara doan prozesu aktiboa.
Irakasle, guraso, hezitzaile zein gaian interesa duen edonori zuzendua.