Ikastaroak :: Geografia, Lurraldea-antolaketa, Informatika
Ikastaroa on-line izango da. Aurrez aurreko saio bi izango ditu:
Saio horiek UEUren Ikastetxe Nagusian izango dira (Otaola hiribidea, 1. Eibar).
«EHko ekonomia eta gizartea ikertzeko lanabesak (GIS librea)» ikastaroaren hiru ekitaldiren ondoren, bigarren zati bat eskaintzeko momentua ikusi dugu. Aurreko ikastaroetan, GISa gizartea eta ekonomia aztertzeko tresna bezala erabili genuen. Oinarriak hartu eta azterketak egin genituen.
Oraingoan, GIS aplikazioen eta haiekin egin daitezkeen eragiketen gaineko eragiketak egingo dira. Ikastaro honetan parte hartzeko ezinbestekoa da GISaren oinarrizko ezagumenduak edukitzea. Ez da sakonean ezagutu behar GIS teknologia, baina bai oinarrizko ezagumenduak eduki eta QGIS programarekin ohituta egotea. Zehazki esanda, oinarrizko geoprozesamenduaren gaineko ikastaroa izango da. Datu espazialen arteko eragiketekin, datu berriak sortu eta azterketa berriak egin ahal izateko tresnen erabilera irakatsiko da.
Alor ezberdinetan aplikatzeko oso interesgarriak diren tresnak eskaintzen ditu GISak eta ikastaro honekin, tresna horien erabilera ulertu eta aplikatzeko aukera izango da.
Ikastaroa egiteko, QGIS software librea erabiliko da eta datu espazialak Euskal Herriko zenbait zerbitzaritatik deskargatuko dira (www.euskalgeo.net, www.geo.euskadi.eus, idena.navarra.es).
Ikastaro hau Gaindegia. Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiarekin elkarlanean antolatu da.
Geodesia eta Kartografian goi-mailako ingeniaria. Gaindegia, GIS teknikaria.
unibertsitatea.net atarian dituzue irakasleari egindako elkarrizketak. Elkarrizketa 1 (2016), Elkarrizketa 2 (2017)
1. QGISera sarrera.
2. Datuen edizioa
3. Geoprozesamendu bektoriala. Sarrera
4. Raster geoprozesamendua
5. Proiektua.
Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, saio presentzialak eta on-line irakaskuntza konbinatuko dira. Ikastaroa on-line bideratuko da irakaslearen etengabeko gidaritzapean, baina hasieran aurrez aurreko saioa izango du. Ikaskuntza-irakaskuntza metodologia honen bidez ikasleen parte-hartzea bultzatuko da.
Erabilerari dagozkion oinarrizko azalpenak idatziz jasoko ditu ikasleak, baina trebetasun nagusiak datuen ustiapenari lotutakoak izanik, ikasleak ariketa praktikoak burutu beharko ditu. Ariketa praktikoak baloratzeko garaian prozesuak eta emaitzak hartuko dira aintzat.
GISean oinarrizko ezagumenduak dituen edonori. Lagungarria ere QGISean ohituta egotea.