Ikastaroak :: Informatika, Internet
Ikastaroaren datak: maiatzaren 8a, 10a, 15a eta 17a (astelehen-asteazkena), 17:00etatik 20:00etara.
Gaur egun aurkezpenak egiteko gehien erabiltzen den teknologia Powerpoint da, baina hainbat desabantaila ditu: programa propietarioa eta ordainpekoa da, aurkezpena egin behar den ordenagailuan programa horrek instalatuta egon behar du (eta komeni da bertsioa ere bera izatea)... Modan dauden beste aukera batzuk (Prezi, adibidez) ez dira hobeak.
Aldiz, badaude HTML aurkezpenak egiteko hainbat plataforma edo liburutegi. Aurkezpen horien formatua HTML estandar irekia da, liburutegi horietako asko libreak dira, aurkezpena egiteko nabigatzaile bat besterik ez da behar (eta edozein nabigatzailek balio du)... Reveal.js da HTML aurkezpenak egin ahal izateko liburutegi horietako bat, aukera asko dituena eta aurkezpen ikusgarriak egitea ahalbidetzen duena.
Ikastaro honetan Reveal.js bidez HTML aurkezpen bat egiten ikasiko dugu, baina baita pluginen bidez plataforma horren aukera gehiago aprobetxatzen ere. Eta plugin berriak nola egin daitezkeen ere ikusiko dugu.
ikusi hemen ikastaroaren aurkezpen bideoa: Igor Leturia, HTML aurkezpenak
Informatikan doktorea, hizkuntz teknologietan ikertzailea Elhuyar Fundazioan, UEUkidea.
Twitter: @ileturia
Ikastaroan erabiliko den metodologia teoriko-praktikoa izango da. Eduki teorikoak lantzen eta adibide errealak ezagutzeko aukera daukagun heinean, ikasitakoa praktikara eramateko aukera izango dugu zenbait aurkezpen edo plugin sortuz.
Ikastaroak, klaseak, hitzaldiak edo dena delakoak eman behar dituelako aurkezpenak egin behar izaten dituen edonori dago zuzendua, formatu estandar (HTML) eta tresna libre (Reveal.js) batekin aurkezpen elegante, multiplataforma eta ikusgarriak egiten ikasteko.
Azken zatiak, Reveal.js-rentzat plugin berriak garatzearenak, programazio-ezagutzak eskatzen ditu, zehazki Javascript lengoaian. Hala ere, ikasle bakoitzaren profilaren eta nahien arabera, gehiago edo gutxiago landuko du bakoitzak azken zati hori.