Ikastaroak :: Pedagogia
Ikastaroa bete egin da. Eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zaitugu.
Ikastaroaren datak eta ordutegia:
Urte hauetan, esperientziaren ostean, Psikomotrizitate Hezkuntza Praktikak gizakiaren sakontasuna bere hartzen duela konprobatu dut. Era berean, gure txikiek maite eta disfrutatzen duten espazioa izanik.
Mugitzeko askatasuna duten errespetuzko eta zaindutako espazioak, edonorentzako elikagai nutritiboa dira, baina oraindik ere gehiago garapen psikologiko, motore, sentsorial eta emozionalean daudenentzat.
Modurik sinpleenean esanda, mugimenduaren eta psikismoaren arteko erlazioa azaltzen duen terminoa da psikomotrizitatea.
Orduan, zer da Psikomotrizitate Hezkuntza Praktika?
Psikomotrizitatea gorputzaren mugimenduaren bidez haurraren garapenean arreta jartzeko tresna da. Praktika honen berezitasuna eta originaltasuna hurrengo puntuetan oinarritzen da: oinarri teorikoa, helburu propioak, saio bakoitzeko pedagogia zehatza eta praktikarako teknika zehatza.
Tximeleta eskola librean bidelaguna eta koordinatzailea izan da. Orain garapen pertsonalean oinarritutako zentro pribatu batean lanean Psikomotrizitate Terapeuta bezala haurrak eta gurasoak laguntzen.
Arte Ederretan Lizentziatua. Arteterapian , Psikomotrizitate heziketa eta terapian eta Heziketa Sortzailean formatua. Pedagogia Montessori, Sistemikan eta Entzute Aktiboan aditua.
td p { background: transparent }p { margin-bottom: 0.21cm; background: transparent }Ikastaroa parte hartzailea eta esperientzietan oinarritutakoa izanen da. Hausnarketa bibentzialetik teoriara doan prozesu aktiboa.
Ikastaroan zehar 2 ordutako etxeko lan bat egin beharko du ikasleak.
Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.
Ikastaroa DOAKOA da.
Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).
Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Zuzendari Nagusiaren urriaren 17ko 468/2017 Ebazpenaren bidez irakasleen etengabeko prestakuntzaren barruan homologatutako jarduera. (1 kreditu)