
Coachinga, bi pertsonen arteko, hots, bezero eta coacharen arteko entrenamendu pertsonal eta konfidentzialaren prozesua sortzeko artea da. Lan komun honetan coachak, pertsonaren egungo egoera, helburuak eta jomugak argitzen laguntzen du. Coach prozesuak bezeroaren balio eta printzipioak bere osotasunean onartzen ditu, honek bere eskumenean dituen baliabide guztiak lanean jartzen dituen bitartean –eta ez baditu ikasiko ditu–, oraina egungo egoera eta etorkizunaren desiratzen duen egoera artean dagoen bidea elkarrekin ibiltzeko.
Coachak bezeroa laguntzen eta gidatzen du, azken honek bidea seinalatzen eta aukeratzen duen bitartean. Coachak desafiatzen eta adore ematen dio, lorpena segurtatzen dioten estrategia hoberenak aurkitu ahal izateko, eta bidearen une bakoitzean berarentzat benetan garrantzitsua dena bereizten lagunduko dio.
Coach pertsonala eta profesionala, Trainer’s Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUko kidea.
Coaching teknikak ezagutzea eta gaitasuna lortzea edozein komunikazio-prozesutan aplikatu ahal izateko.
Eguneroko bizitzan baliagarriak diren gaitasunak lortzea, eraginkortasunean, denboran eta esfortzuan iribaziz eta bizi-kalitatea hobetuz.
Eredu esperientziala. Unez une, parte hartzaileek egindako hainbat ariketak osatzen dute prozesu guztia. Ariketa guztien aurretik irakasleak erakustaldi bat egiten du parte hartzaile batekin edo zenbaitekin. Gero, parte hartzaile guztiek esperimentatzen dute proposatutako eta erakutsitako ariketa.
Coach moduan formatu nahi duten profesionalei, bai Coaching pertsonalaren trebetasunak garatzeko bai enpresara zuzendutakoak.
Coaching-ean interesa duten pertsonei, Coach izan nahi dutenei edota bere komunikazio-gaitasuna zabaldu nahi duenari.
Ikastaro honetan parte hartzeko ezinbestekoa da I. Modulua Komunikazio eraginkorra izateko komunikazio-trebetasunak ikastaroa egina izatea.
| 09:00-13:30 |
Barne-egoerak eta coach-aren kontzientzia
|
|
| 15:00-20:00 |
Coahing-aren 7 trebetasunak
|
| 09:00-13:30 |
Coaching-aren filosofia ezagutzea
|
|
| 15:00-20:00 |
Harremanetarako eta ezagutzarako tresnak
|
Ikastaroaren edukiak behar bezala barneratzeko ezinbestekoa da ikastaro osoa egitea, beraz, %100eko asistentzia eskatuko da ikastaroan.
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua