Ikastaroak :: Estatistika, Biologia eta Natur Zientziak
Ikastaroa on-line izango da. Aurrez aurreko saio bi izango ditu:
Saio horiek UEUren Ikastetxe Nagusian izango dira (Otaola hiribidea, 1. Eibar).
Estatistika gutxi lantzen da unibertsitate mailako Natur Zientzien ikasketetan. Beste gai askotan bezala, estatistikan ere, sortzen diren galderen inplikazioak ulertu baino lehenago erantzuteko moduak irakatsi ohi dira. Horrela, ikasleak diseinu esperimental eta galderen sorreran esperientzia hartzen duenerako estatistikako kontzeptu arruntak ahaztuta izan ohi ditu. Gainera, eskola praktikoetan software pribatuak erabili ohi dira, eta horrek ikasleei mugak sortzen dizkie euren kabuz egin beharreko analisi sinpleenetan ere. Horrek, Natur Zientzietako lan-munduan estatistikaren erabilera urria izatea sortzen du.
R potentzial handiko erreminta librea da, hasierako laguntza batekin modu autodidakta batean sakontzeko aukerak ematen dituena. Duen malgutasunak estatistika sinpleen edo konplikatuenetarako erabilgarria den erreminta bihurtzen du.
Doktorea Biologian. UEUko kidea.
Biologian doktorea UPV/EHUn. UPV/EHUko Biodibertsitate masterrean klasea ematen du esperimentuen eta laginketen diseinu estatistikoari buruz. UEUkidea.
unibertsitatea.net atarian duzue irakasleei egindako elkarrizketa.
Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, ikasgelako saioa eta on-line irakaskuntza konbinatuko dira.
Hasteko, 6 orduko aurrez aurreko saio bat izango da. Saio horretan R softwarearen oinarrizko funtzionamendua landuko da, baita softwarearen instalazioa ere ikasle bakoitzaren ordenagailuan. Ondoren, ikastaroa on-line bideratuko da irakaslearen etengabeko gidaritzapean, lau astetan zehar ariketa praktikoen bitartez eta proiektu baten osaketarekin. Amaitzeko, 4 orduko aurrez aurreko saio bat izango da, bukaerako proiektu-lana partekatzeko, ikastaroko zalantzak argitzeko eta ebaluazioa egin ahal izateko.
Ikaskuntza-irakaskuntza metodologia honen bidez ikasleen parte-hartzea bultzatuko da.
Natur Zientzietako alorretan tratamendu estatistikoak behar izaten dituen edonori zuzendua. R softwarearen erabileran hasiberria denari zuzendua.