Ikastaroak :: Psikologia
Ikastaroaren datak: azaroaren 11 eta 18 (larunbatak).
Heriotza bizitzaren parte bat da. Hala ere, gaur egun heriotzaren gaia tabu bat da gure gizartean. Hori dela-eta, gai horren inguruko alderdi asko ilun samar izaten ditugu gure baitan, era horretan, haurrekin gai hau jorratzeko orduan, hainbat zalantza agertu ohi zaizkigu: zer ulertzen dute haurrek heriotzaz? Zelan hitz egin dezakegu haur batekin gai honen inguruan? Nola lagundu ahal diogu dolu-prozesu batean dagoen haur bati? eta abar.
Ikastaro honen bidez, galerak, heriotza eta dolua gaiei helduko diegu. Horretarako gure burua hobeto ezagutzea izango dugu abiapuntua, norberak galera eta doluen inguruan duen esperientziatik eta ezagutzatik, ilun dauden bazterrak argitzen saiatuz eta ondoren haurren galera eta dolu-prozesuak hobeto ulertu eta laguntzeko errekurtsoak aurkitzera eramango gaituen hausnarketa teoriko-praktikoa bultzatuko da, gai hau haurrekin nola jorratu aztertzeko xedearekin.
unibertsitatea.net atarian duzue irakasleari egindako elkarrizketa.
Psikologoa; Psikoterapia alorrean eta Irakaskuntza alorrean esperientziaduna. Lan ildoak hezkuntzan: adimen emozionala eta galera eta doluen lanketa.
Galeraren esperientzia eta doluaren prozesua; Haurrak eta galerak; Haurrak eta heriotzaren ulermena, haurraren garapen-aldi desberdinetan; Haurrak eta dolua; Nola lagundu haurrari dolu-prozesu batean; Esku-hartzea: heriotzaren pedagogia; Dolu-prozesuen desberdintasunak generoaren ikuspuntutik.
Ikastaroan zehar alde teorikoa praktikarekin uztartuko dugu. Ikastaroan zehar baliabide didaktiko ezberdinak erabiliko ditugu: alde batetik, bakarkako, binakako zein talde mailan eduki teorikoak era esperientzial batean lantzeko hainbat ariketa proposatuko dira, esperientziaren bidezko ikaskuntza bultzatzeko; bestalde, aurkeztuko diren eduki teorikoen inguruko hausnarketa bultzatuko da.
Horretarako, taldekideen partaidetza aktiboa sustatuko da, horrela ikasle bakoitzaren testuinguruan gerta daitezkeen eguneroko galeren egoeraz talde-lanaren bidez teorian ikusitakoa errealitatearekin txertatuko dutelarik.
Gai honetan interesa duten pertsona heldu guztiei zuzenduta dago (irakasleak, hezitzaileak, gurasoak,...).
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1768348028.