Ikastaroak :: Glotodidaktika, Hezkuntza
Ikastaroa martxoaren 7an, 14an eta 21ean emango da.
Euskarazko murgiltze ereduari esker, euskarari bultzada handia eman zaio, gazte asko eskolan euskaldundu dira. Baina datuek eta bizipenek erakutsi digute eskola soilik ez dela nahikoa izaten ari gure ikasle eta haurrak euskaldun osoak bilakatzeko (bereziki etxean eta eremu hurbilean euskaraz bizi ez badira), eta urteek aurrera egin ahala erderarako joera areagotu egiten dela. Zergatik? Zer egin dezakegu gurasoek eta irakasleek eskolan eta baita eskolatik kanpo ere, haur eta gazteek euskaraz bizitzeko aukera eta erabakia hartu dezaten? Haurren hizkuntzen jabekuntza prozesuetan eta sozioalizazioan zein dira helduon interbentzio modurik eraginkorrenak? Eta batez ere, Zer egin dezakegu elkarrekin, modu ekosistemikoan, gure hezkuntza komunitateko kide garenok?
Tailer honetan hizkuntza praktika ekologikoak identifikatzeko gutako bakoitzaren motibazio eta portaerak aztertzetik abiatuko gara eta taldean konpartitu ditzakegun begirada, ezagutza eta praktikak identifikatu ditugu.
EMUN-eko hizkuntza portaera aldaketa prozesuetan aditua. Coach-a.
Zuzenbidean eta magisteritzan lizentziatua. Kutxa Ekoguneko proiektu kudeatzailea eta hizkuntza-ekologia arduraduna. UEUkidea eta LUHI graduondoko Batzorde Akademikoko kidea.
Helburu orokorra: Haurren hezkuntzan hizkuntza praktika ekologikoak identifikatzea.
Helburu zehatzak:
Mundu jasangarria: mundutik etxera
Hizkuntzak eta hiztunak: etxetik mundura
Identitate askeak (edo ez)
Hizkuntza erabileraren jabekuntza
Hizkuntza praktika ekologikoak heziketan: Egunerokoan ditugun egoeren lanketa.
Tailer erabat praktikoa izango da, teorian eta zientzian oinarritutako testuinguru eta abiapuntua izango du eta bizipen eta emozio pertsonaletatik taldekako dinamika eta praktikak bultzatuko dira.
Edozein titulazio. Bereziki interesgarria, eskola komunitateko guraso, hezitzaile eta irakasleentzat eta baita haur eta gazteekin lan egiten duten aisialdiko begirale, entrenatzaile, elkarte eta teknikarientzat ere.
Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazi zenbakia: 13/2018ko urtarrilak 29. Kreditu bat eskuratu ahal izango da.