Ikastaroak :: Informatika
Ikastaroa on line izango da. Saio presentzial bakarra izango du, ikastaroaren hasiera egunean, maiatzaren 3an.
Web dinamikoen garapena jorratuko dugu, erabiliko dugun programazio lengoaia PHP izango da. Hasieran PHP lengoaiaren sintaxia eta bere erabilera nagusiak ezagutzeari ekingo diogu. Ondoren, PHPek eskaintzen dituen tresna aurreratuagoak ezagutuko ditugu. Azkenik, PHP eta datu baseen arteko lotura aztertu eta erabiliko dugu, horretarako erabiliko den datu base mota MySQL izango delarik. Egunerokotasunean aurki ditzakegun web dinamiko askok erakusten dute erabiliko ditugun software libreko PHP eta MySQL tresna paregabeak direla web dinamikoak sortzeko.
@Talaioskoop-eko kooperatibista. @Koop57_EH-ko kidea. Garatzailea, hacktibista eta hedabide kolaboratzailea.
Twitter: @teketen
1. modulua: PHP lengoaiaren aurkezpena eta sintaxia.
2. modulua: Kate eta fitxategien lan egiteko funtzioak.
3. modulua: Objektuei zuzenduriko programazioa PHPn eta datu baseak.
4. modulua: Cookiak, saioak eta datu base atzipen bateratua.
Erabiliko den metodologian alde praktikoa eta teorikoa tartekatuko dira.
Modulu bakoitza gauzatzeko astebeteko epea izango da, modulu bakoitzaren egitura honako hau da:
Honetaz gain, ikastaro hasieran oinarrizko kontzeptuak eta ezagutzak finkatzeko saio presentzial bat egingo da ikasleekin.
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua