Ikastaroak :: Osasuna
Etxeko erremedio naturalak
- Hasiera-data:
2010(e)ko apirilaren 24a
- Amaiera-data:
2010(e)ko maiatzaren 22a
- Tokia:
Eibar - Markeskoa Jauregia
- Nola heldu:
http://www.tagzania.com/pt/ueu-eibar/
- Ordutegia:
Larunbatak. 9:30-14:30 eta 16:00-19:00
- Izaera:
Presentziala
-
Ordu kopurua:
24 ordu
- Loa eta otorduak:
Bazkaria: 13.00 € / eguneko
- Matrikula-epearen hasiera:
2010(e)ko otsailaren 1a
- Matrikula-epearen bukaera:
2010(e)ko apirilaren 23a
Ikastaro hau bete egin da. Ikastaroan interesa izanez gero, matrikula-orria bete baina ez egin matrikularen diru-sarrerarik.
Ikastaroa hamabostero izango da, larunbatetan goiz eta arratsaldez.
Etxeko erremedio naturalak tailer praktikoan hiru alor hauek landuko dira: sendabelarrak, aromaterapia eta elikagai sendagarriak.
Gaur, gero eta gehiago erabili nahi ditugu errekurtso naturalak gure etxeetan gure beharrak betetzeko: elikadura, osasun fisikoa eta psikikoa, kosmetika, higienea eta etxeko garbitasuna.
Osagai naturalak erabiliko dira ikastaroan zehar.
Irakaslea
-
Itziar Salegi Urbieta
Naturopata, aromaterapeuta, musikoterapeuta, masajista, estetizista. Terapia Naturalen irakaslea. Aromaterapia Etxeko zuzendaria.
Helburuak
- Aromaterapia, Sendabelar eta Elikagai Sendagarrien oinarrizko teoria. Propietateak. Kontraindikazoak.
- Estraktuak egiten ikastea. Nola erabili? Dosiak.
- 30 erremedio desberdin egiten ikastea. Ikasle bakoitzak 6 erremedio pertsonal egitea: xarabe expektoratzailea, giharretako ukendua, estresaren aurkako gela, dentifrikoa, azalarentzako krema, zelulitisaren aurkako linimendua.
- Errezeta errazak: goxoak eta osasuntsuak egin eta dastatzea.
- Ikasle bakoitzak bere Profil Bionutrizionala izango du bere osasunaren egoera jakiteko.
Edukiak
Erabiliko ditugun osagai naturalak hauek dira:
- Despentsako produktuak: limoia, aza, baratxuria, tipula, frutak, begetalak, eztia, zerealak, olioa, ozpina…
- Sendabelarrak: erromeroa, plantina, aloea, osina, arnika, intxusa, fukusa…
- Sendabelar usaintsuen esentziak, Aromaterapia: labanda, te zuhaitza, eukaliptoa, bergamota, ylang-ylang…
- Bestelakoak: erleen argizaria, karite gantza…
Klabe konkretuak emango dira arlo bakoitzean:
- Osasuna: arnasketa-aparatua, zirkulazioa, nerbio-sistema…
- Nola zaindu gaixotasun arruntak: kolesterola, hipertentsioa, artritisa, idorreria…
- Elikadura adimenduna: osasuna eta plazerra orekatzen duena.
- Etxeko garbiketa naturala: produktu industrialak osagai oso toxikoak erabiltzen dituzte. Guk ozpina, limoia, Marsellako xaboia, olio esentzialak…
- Kosmetika eta higiene pertsonala: osagai naturalekin, produktu erasotzaileak erabili gabe.
Erremedio klase desberdinak: infusioak, dekokzioak, xarabeak, ukenduak, kremak, gelak, kataplasmak, linimenduak, olio terapeutikoak, pomadak, tinturak, lozioak.
Metodologia
Naiz eta teoria eman, gehien bat ikastaro praktikoa izango da.
Nori zuzendua
Gaian interesa daukan edonori.
Matrikulaziorako argibideak
- Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
- Matrikularen diru-sarrera egin Kutxaren kontu honetan: 2101 0035 19 0006884928
- Ordainagirian zure izen-abizenak eta honako kodea adierazi: EEN2010
- Ordainketa egin duzun frogagiriaren kopia bat honako helbidera bidali: UEU, Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar. Posta elektronikoz markeskoa@ueu.org edo faxez 943820616 ere bidal dezakezu.
- Matrikularen onarpena: Frogagiria jasotakoan, matrikula onartuta dagoela jakinaraziko da posta elektronikoz eta data hori hartuko da oinarritzat onartuen zerrenda zehazteko.
Babesleak
Etiketak
erremedio naturalak,
sendabelarrak,
aromaterapia,
etxeko erremedioak