Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza, Hezkuntza
Ikastaro hau UEUren 46. Udako Ikastaroen artean eskainiko da.
Hizkuntzak ikasteko metodologien laburpena. Lankidetzan oinarritutako metodoek oinarri bezala dituzte era dinamikoan emandako interakzioa eta pertsonen arteko menpekotasuna. Sistema sozio-teknikoaren existentziari esker, idatziaren eraikuntzaren metodologiak onartu ohi ditu ekarpen eta aldaketeta mugagabeak. Idatzi bat egiteko elkarrekin ideiak, ezagupenak eta harreman prozesuak komunean jartzeko iharduera hau bizitzaren eremu askotan du presentzia gaur egun: sinadura teknologikoetan; komunikabideetan, ekarpen artistikoetan, hezkuntzan…Hala ere, prozesuak zailtasunak ekartzen ditu aukeretan erabakiak hartzeko orduan.
Pedagogian doktorea eta EHUko irakaslea.
Ikastaroa taldea lankidetza idazketaren gainean estimulatuz emango da. Estrategia didaktiko hau hizkuntzak barneratzeko dituen abantailak frogatzeko ikaslea bere ikasketaren prozesuaren protagonista bihurtuko da, noski taldearen euskarriaz. Klasea, parte hartzaileek beren ikuspuntuak taldekideekin egiazta ditzaten, diseinatuko da.
Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.
Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazio zenbakia: 253/2018ko maiatzak 25. Kreditu bat eta erdi eskuratu ahal izango dira.